ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Otsailaren 13a

TXIRRINDULARITZA

Datozen asteetan Tour Egunak Bizkaiko hamar udalerri bisitatuko ditu

Tour festa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Frantziako Tourrak antolatuta, laster Basaurin (otsailaren 26an), Getxon (martxoaren 12an), Bilbon (martxoaren 26an), Barakaldon (apirilaren 23an), Santurtzin (apirilaren 30ean), Gernikan (maiatzaren 7an), Amorebieta Etxanon (maiatzaren 21ean), Ermuan (ekainaren 4an), Markinan (ekainaren 18an) eta Igorren (ekainaren 25ean) izango da.

Tour Eguna Bizkaian hasi zuen bere ibilbidea pasa den abuztuaren 7an, Lekeition, eta ondoren, La Arena (Muskiz eta Zierbena), Sopela, Mungia, Zalla, Leioa, eta Galdakao zeharkatu zituen. Tour Eguna Umeen Gabonetako Parkean ere izan zen, BECean, eta harrera paregabea izan zuen. Stand horietatik 16.492 haur igaro ziren.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA