2026ko Uztailaren 21a

Luzatu egingo da Kirol Bonuak erabiltzeko aukera: iraila amaiera arte erosi eta trukatu ahalko dira

Bonuek 20 euroko balioa dute eta 10 euroren truke eskuratu daitezke; pertsona bakoitzak lau bonu erosi ahal izango ditu, gehienez.

Kirola sustatzeko azken urteotan aktibatu diren kirol bonuak erosteko eta trukatzeko epea luzatzea erabaki dute Gu Dendari elkarteak eta Galdakaoko Udalak. Udalak 80.000 euro jarri ditu kanpaina honetarako eta oraindik ez dira deskontu bonuak agortu. Hori dela eta, epea luzatzea erabaki dute dendarien elkarteak eta Udalak. Hortaz, ikasurte berria hasteko garaia iristen denean ere eskaintza aktibo egongo dela aurreikusten da, aurrez bono guztiak amaitzen ez badira.

Hartzaile gehiagorengana iritsi nahian, pertsona bakoitzak eros ditzakeen bonu kopurua gehiago mugatu da aurten eta, gehienez, lau erosi ditzake galdakoztar bakoitzak. Bonu horietako bakoitza herriko gimnasio edo kirol zentroetan hilabeteko kuota bat ordaintzeko erabili ahal izango da. Horrela, 1.850 petsonari emango zaio deskontuaz gozatzeko aukera. 10 euroren truke erosiko da bonu bakoitza eta 20 euroko balioa izango du.

Internet bidez erosi ahalko dira bonuak irailaren 30 arte, kirolbono.galdakao.eus helbidean. 65 urtetik gorako pertsonek aurrez aurre erosteko aukera ere izango dute, Gu Dendari elkartearen bulegoan (Muguru plaza, z/g). Abuztuaren 14ra arte eta irailaren 1etik aurrera egongo da zabalik Gu Dendariren bulegoa, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara, eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.

Argazkia eta albiste osoa www.galdakao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA