KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Irailaren 09a

Bizkaiko kirolariak 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetan

Bizkaiko bost kirolari lehiatuko dira abuztuaren 28tik irailaren 8ra egingo diren 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetan.

Kirolbide PRO guneak sortutako irudia.

Bizkaiko ordezkaritzak gora egin du 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetan Tokyo 2020koen aldean. Oraingoan, Bizkaiak honako ordezkari hauek izango ditu Joko Paralinpikoetan: Higinio Rivero (Bilbo, 1982), Iker Sastre (Bilbo, 1977), Rakel Mateo (Mungia, 1975), Asier Garcia (Bilbo, 1981) eta Mikel Erdozain (Leioa, 2002).

Lurralde Historikoko kirolariek osatutako zerrendan ordezkaritza errepikatzen duten eliteko kirolariak daude: Higinio Rivero (piraguismoa), Iker Sastre (mahai-tenisa), Rakel Mateo (triatloia) eta Asier Garcia (gurpil-aulkiko saskibaloia). Hala ere, Mikel Erdozain (igeriketa) gaztearentzat hauek izango dira bere lehen Joko Paralinpikoak.

EMAITZAK

  1. Higinio Rivero laugarren izan da Parisko Jokoetako VL2-200 metroko probako bere finalerdian, eta A finaletik pauso bakarrera geratu da.

  2. Iker Sastre final-zortzirenetatik at geratu da 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetan. Bilbokoak 3-1 galdu du Luis Flores txiletarraren aurka (12-10, 11-4, 4-11 eta 11-9).

  3. Rakel Mateo hamargarren izan da 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako triatloi proban, ordubete, 40 minutu eta 16 segundoko denborarekin. Mungiarrak ezin izan du dominen lehian egon eta bere hirugarren Joko Paralinpikoetan ezin izan du Tokion lortutako zazpigarren postua hobetu.

  4. Asier Garciaren selekzioak agur esan dio Jokoetan domina bat lortzeko ametsari, final-laurdenetako lehia gogorrean Alemania sendo baten aurka 49-57 galdu ondoren. Taldeak sentsazio onak erakutsi ditu multzoen fasean, baina ezin izango du 2016an Rio de Janeiron egindako balentria errepikatu, han zilarra irabazi baitzuen. Bihar goizean bosgarren posturako partida jokatuko dute.

  5. Mikel Erdozain kanporatu dute 200 metro estiloetako lehen kanporaketan. Leioakoak 12. denborarik onena egin du eta finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da. Joan den abuztuaren 31n, Mikel bizkarreko 50 metroetako sailkatze proban ere lehiatu zen. 1:43ko denborarekin, bosgarren geratu zen eta ez zuen finalerako txartela lortu.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA