KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2023ko Ekainaren 12a

Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariei buruzko "Kirola Herrietan" programaren jardunaldia, ekainaren 15ean, Bilbon

Udal Kirolaren eta KirolAzpiegituren AtalakKirola Herrietan” jardunaldiak antolatu ditu ezagutza espezifikoa, aberasgarria eta dibulgaziozkoa eman dezaketen kirol-esparruen balioa nabarmentzeko.

Irekiak eta parte-hartzaileak diren jardunaldien helburua kirolaren arloan ezagutza sustatzea eta gizarteratzea da, eta Bizkaiko kirolean erreferente diren pertsona eta/edo erakundeen esperientziak, konponbideak eta zailtasunak partekatzea. Ildo horretatik "Kirola Herrietan" ekimena Bizkaiko udalerrietako kirol eragileei zuzenduta dago: teknikariak eta politikariak, klubak eta federazioak, ikastetxeak eta herritarrak oro har.

Jardunaldiak hilean behin izango dira; lehenengoa "Bizkaiko erreferentziazko kirol ekitaldiak" izenekoa, bihar, martxoak 23, egingo da eta ekitaldiak antolatu eta garatzeko ardura duten bost profesionalek eskainiko dute, Gran Fondo BIBE Transbizkaia, Pulmón de Acero, Bilbao Crossfit Txapelketa, Wop Challenge Bilbao Bizkaia eta Bilbao Pil Pil Urban Festival ekitaldien antolatzaileek.

Datorren apirilaren 27an landuko den gaia "Kirola eta erronkak Bizkaitik" da eta Alex Txikon, Gaizka Aseguinolaza eta Juanra Madariaga izango dira protagonistak. "Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak-Deportistas promesas de Bizkaia" gaiari buruz eztabaidatuko den jardunaldia ekainaren 15ean izango da eta Etorkizun Handiko Bizkaiko Kirolariak programako hainbat kirol modalitatetako kirolariek eskainiko dute. Azkenik, ekainaren 29an, "Bizkaiko erreferentziazko klub baten kudeaketa-Gestión de un club referente de Bizkaia" gaiari buruzko hitzaldi batekin emango zaio amaiera jardunaldi-ziklo honi; bertan Bizkaiko erreferentziazko kirol-klubetako kudeatzaile eta buruek hartuko dute parte.

Kirola Herrietan: Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak eta errendimendua

Ekainaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, Rekalde Aretoan "Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak eta errendimendua" gaia duen"Kirola Herrietan" programaren solasaldi berri bat izango da. Bertan, Saioa Ortega, Garazi Sánchez Egoitz Bujuesca, Gadea Moja eta Ainhize Bellarra Barrutia izango dira protagonistak.

Solasaldira joan nahi duten pertsona guztiek izena eman dezakete esteka honetan.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA