PRESTAKUNTZA LAGUNTZAK ETA KONTRATAZIOAK

2024ko Bizkaiko kirol-teknikarien formakuntzarako bekak

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea

145.000 euroko inbertsioarekin Foru Erakundeak sarbide-probaren eta kirol-irakaskuntzen matrikula-gastuak finantzatu nahi ditu, bai araubide berezikoak, bai trantsizio-aldikoak. Gainera  eskola-kiroleko begirale laguntzaileen irakaskuntzak ere sartzen dira, betiere aipatutako aldian gainditu badira.

Ekimen honen alderdi nabarmenetako bat prestaketan eta aplikazioan genero-ikuspegia txertatzea da. Bizkaiko Foru Aldundiak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetan eta eraginkortasunez lortzeko konpromisoaren ildotik, prozesuaren funtsezko zati moduan integratu du ikuspegi hau. Ildo horretatik 2022an kirol-teknikariak prestatzeko beken deialdiari erantzuteari dagokionez % 100 baino gehiago igo da emakume eskatzaileen kopurua.

Ekimen honekin Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du kirola eta kirol-espiritua sustatzeko konpromisoa, arreta berezia ume eta gazteengan jarriz.  Erakundeak aktiboki bilatzen du maila guztietako kirol-lehiaketak eta -jarduerak sustatzea eta koordinatzea, horrela kirolak gizartean duen presentzia aktiboa sendotuz eta kirolarekiko zaletasuna sustatuz.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a, Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia: www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA