LAGUNTZAK ETA KONTRATAZIOAK

Bizkaiko kirol teknikarien prestakuntza beketarako eskabideak aurkezteko azken egunak

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea.

Horregatik, foru erakundeak 2022ko irailaren 12tik 2023ko irailaren 11ra bitartean kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken deialdiaren epea luzatu eta aurrekontu-kreditua handitu ditu.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a, Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA