KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

Bizkaiko hainbat udalerritan ospatuko da asteburu honetan Eskola Kirolaren Jokoen Finalen hirugarren jardunaldia

Getxo, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Ortuella, Erandio, Gernika-Lumo, Plentzia, Bermeo eta Durangok hartuko dute asteburu honetan Eskolarteko Jokoen finalen hirugarren eta azken jardunaldia.

Pasa den maiatzaren 4an hasi zen Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalen 41. edizioa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak eta Bizkaiko federazioek antolatuta. Modalitate eta kategoria desberdinetako 7.000 kirolari baino gehiago bilduko dira eskola-kirolaren festa handi honetan, hiru asteburutan jarraian (maiatzaren 4-5, 11-12 eta 18-19) Bizkaia osoan zehar.

Guztira 34 final jokatuko dira: atletismoa, boleibola, saskibaloia, eskubaloia, futbola, pilota, txikibox, heziki, herri kirolak, gimnasia erritmikoa, karatea, igeriketa, tenisa, arrauna, piraguismoa edo errugbia, besteak beste. Parte-hartzaileek beren kirol-trebetasunak eta -balioak erakutsi ahal izango dituzte, lehia eta bizikidetza osasuntsuan. Gainera, jarduera guztietan euskararen erabilera eta ingurumenarekiko errespetua sustatuko dira.

Bizkaiko Eskola Kirolaren finalak ikasleen artean kirola sustatzea eta bere garapen integralean laguntzea helburu duen programa baten amaiera dira. Programak ikastetxeen, gurasoen elkarteen, kirol-kluben eta udalen laguntza du. Era berean, honako udalerri hauen lankidetza eskertu nahi dugu: Getxo, Mungia, Barakaldo, Basauri, Leioa, Santurtzi, Bilbao, Derio, Ortuella, Sestao, Erandio, Gernika-Lumo, Plentzia, Bermeo, Etxebarri, Abadiño eta Durango.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA