PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2024ko Abenduaren 31a

Ezagutzen al duzu udal-kirola kudeatzeko online ikastaroa?

Zure udalerriko kirol-kudeaketaren eguneroko zereginetan lagunduko dizuten gakoak lantzen dituen doako ikastaroa martxan du Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak: marko juridikoak, plangintza estrategiak, kudeaketa ekonomikoa eta gobernantza jorratuz, besteak beste.

Iturria: Kirol Eskola

Udal-mailako kirol-sektorean diharduten pertsonen lanbide-gaitasunak etengabe hobetzea helburu estrategikoa da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarentzat. Lan ildo horretan, Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren Atalak prestakuntza online eskaintzeko ikastaroa sortu du: “Udal-kirolaren kudeaketa”.

Formatu bisual, dinamiko eta irisgarrian diseinatu da, hobetzeko gogoa eta interesa duen pertsona orok uler dezan zein den kirolak gaur egungo gizartean duen eginkizuna, zein diren kirol-jarduera sustatzen duten orientabideak eta eragileak, zeintzuk diren aurrekontuen kudeaketaren oinarriak, eta abar. Azken batean, udal-eremuan kirol-programa eraginkorrak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzean kontuan hartu beharreko gako garrantzitsuenetarako sarbidea izan dezan.

Helburua

Kirol-politika publikoen funtsezko gaiak eskaintzea. Arlo politiko edo teknikoan lider izateko zereginari aurre egin behar dioten arduradunentzako laguntza izan nahi du, gero eta garrantzitsuagoa den esku-hartze arloa baita kirola. Kirolak gaur egungo gizartean duen balioa, tokiko kirolaren esparru juridikoa, kudeaketa- eta finantzaketa-moduak eta estrategiak eta gobernantza ezagutarazi nahi dira, besteak beste.

Nori zuzenduta dago

Bizkaiko udalerrietan kirolaren kudeaketaren mundura hurbiltzen diren politikariak, kirol eta jarduera fisikoko teknikariak eta kirol-kudeatzaileak.

Izen-emateak 

“Udal-kirolaren kudeaketa” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.


 

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA