PRESTAKUNTZA LAGUNTZAK ETA BEKAK

2025ko Maiatzaren 21a

Bizkaiko Foru Aldundiak 30.000 euro bideratuko ditu kirol teknifikazio programetara

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lurralde kirol federazioei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu, 2025. urtean teknifikazio programak antolatzeko.

Ekimen honen helburua da Bizkaiko kirolarien errendimendua garatzen eta hobetzen laguntzea, beren diziplinetan bikaintasuna sustatuz. Honetarako 30.000 euro bideratuz. Programa horien bidez, federazioek beren prestakuntza-lana indartu eta Bizkaiko Lurralde Historikoan goi-mailako kirola hazten lagundu ahal izango dute.

Gobernu Kontseiluak onartu duen deialdiak berretsi egiten du erakundeek kirol-federazioen funtsezko eginkizunetako batekin duten konpromisoa: kirol-jarduna sustatzea eta hobetzea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA