Bizkaiko Eskola Kiroleko ingurune seguruei eta ongizateari buruzko jardunaldiak

Apirilaren 24an, Eskola Kirolean ingurune seguruak eta ongizatekoak sortzeari buruzko prestakuntza eta hausnarketa jardunaldia egingo da La Perrera Espazioko instalazioetan. Apirilaren 25ean, berriz, San Mamesek "Ongizatera bidean Bizkaiko Eskola Kirolean" jardunaldia hartuko du.

Eskola Kirolean ingurune seguruak eta ongizatekoak sortzeari buruzko prestakuntza eta hausnarketa jardunaldia

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kuninarekin lankidetzan, Bizkaiko Eskola Kirolean ingurune seguruak eta ongizatekoak sortzeari buruzko prestakuntza eta hausnarketa jardunaldia antolatu du. Ekitaldia apirilaren 24an izango da, La Perrera Espazioko instalazioetan.

Jardunaldi honetan, Bizkaiko kirol-jardueran adingabeen ongizaterako jarduera-sistema aurkeztuko dizuegu (erakundeek nola jokatu behar duten gerta daitezkeen kasu edo arazoen aurrean). Era berean, adingabeentzako espazio seguruak, babesgarriak eta ongizatekoak sortuko dituzten protokoloak eta neurriak aplikatzen aurrera egiteko tresnak emango dizkizuegu. Haur eta Nerabeei buruzko 2/2024 EAEko Lege berriaren inplikazioa ere aztertuko dugu, kirol-erakundeei eta udalei eragiten diena.

Gainera, kirol-erakundeek eta udalek dituzten indarguneak eta oztopoak aztertzeko lan-mahaiak egingo ditugu. Adingabeen ongizatea hobetzen jarraitu nahi dugu kirol- eta aisialdi-jardueretan.

Parte-hartzea errazteko, bi txanda egingo dira:

  1. GOIZEKO TXANDA: 10:00etatik 14:00etara
  2. ARRATSALDEKO TXANDA: 16:00etatik 20:00etara

Izen-ematea esteka honetan egin daiteke: https://forms.gle/Mi3wi6Y1KsUBiktB6

Ongizatera bidean Bizkaiko Eskola Kirolean jardunaldia

Datorren ostegunean, apirilaren 25ean, haurren aurkako tratu txarren aurkako nazioarteko egunean, Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi interesgarri bat antolatuko du San Mames zelaiko instalazioetan, gizarte osoari jakinarazteko adingabeentzako ongizate-guneak sortu behar direla kirol-inguruneetan, batez ere eskola-kirolean.

Jardunaldi honetan nazioarteko adituak eta ospe handiko kirolariak izango dira, Athletic Clubeko jokalariak barne.

Gonbidatuak:

  1. Giulia Pairone: Nazioarteko tenis jokalaria eta "Change The Game" -ko boluntarioa.
  2. Daniela Simonetti: kazetaria eta "Change The Game Italia" erakundearen sortzailea.
  3. Irati Olabarri: Kirolaria, arraunlaria eta psikologoa. Emakume kirolarien eskubideen aldeko aktibista.
  4. Joanna Maranhao: Brasilgo igerilari olinpiko ohia, ikertzailea eta oinarrizko eskubideen aldeko aktibista. Gainera, "Sports and Rights Alliance" sarearen koordinatzailea da.
  5. Pepe Godoy: Kiroleko sexu-indarkeriaren biktima eta aktibista.

Jardunaldiak mahai-inguru bat ere izango du, eta honako hauek parte hartuko dute:

  • Vicky Conde: Futbolari ohia eta kiroleko indarkeriaren aurkako aktibista
  • Raúl López: Saskibaloiko jokalari ohia (NBA eta Bilbao Basket)/North Academy
  • Danel Elezkano: pilotari profesionala.
  • Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen ordezkaria.
  • Athletic Clubek gizonezkoen taldearen ordezkaria

Ekitaldiari amaiera berezia emateko, "Loba Lois"-ek kontzertu bat emango du bere poesia eta rap konbinazio bakarrarekin.

Edukiera mugatua izango da, beraz, jardunaldira joateko, esteka honetan izena eman behar duzu

Informazio gehiago www.bizkaia.eus/kirolak/kirolarien-ongizatea

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA