KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Apirilaren 11a

FUTBOLA

Bizkaiak Athletic Clubaren Kopako 25. titulua ospatuko du

Joan den larunbatean, apirilak 6, Athletic Clubek Kopako 25. titulua eskuratu zuen. Bizkaiak ostegun honetan, apirilaren 11n, 16:30etik aurrera ospatuko du titulu hori. Albiste honetan, Gabarraren ibilbidea eta ordutegiak partekatzen dizkizugu, bai eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Kopako txapeldunei egingo dieten harrerei buruzko informazio garrantzitsua ere.

Gabarraren igoera arratsaldeko 16:30ean abiatuko da Getxoko Abrako Itsas Klubaren pantalanetik, eta 18:35ean iritsiko da Bilboko udaletxeko eskaileretara.

Ibilbidea honako hau izango da:

  1. Areeta - Portugalete: 16:50
  2. Lamiako - Labe Garaiak: 17:10
  3. Erandio - Sestao: 17:30
  4. Lutxana - Punta Zorroza: 17:45
  5. Zorrotzaurre - Zorrotza: 18:00
  6. Deustu - ItsasMuseum: 18:15
  7. Campo Volantín - Uribitarte: 18:30
  8. Bilboko Udala: 18:35

Nabarmentzekoa da, beraz, Zorrotzaurre uhartearen ondoko pasabidea Zorrotza aldetik izango dela.

Gabarra udaletxeko zubiaren ondoan 18:30etik 19:00etara egotea aurreikusi da. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, udal segizioarekin batera, talde txapelduna hartuko du udaletxeko harmailadietan. Omenaldi eta ongietorri aurreskuaren ondoren, harrera instituzionalak Arabiar Aretoan jarraituko du. Bertan, alkateak eta presidenteak, entrenatzaileak eta Athletic Clubeko kapitainak protokolozko hitzaldi laburrak emango dituzte. Azkenik, txapeldunak balkoian agertuko dira zaleak agurtzera.

Aurreikuspenen arabera talde txapelduna 19:30etik 20:00etara abiatuko da autobusez udaletxetik, Areatza eta Plaza Biribila zeharkatuz, Bizkaiko Foru Aldundira iristeko. Jauregian Elixabete Etxanobek harrera eskainiko dio taldeari. Foru Jauregiko harrera aretoan Ahaldun Nagusiaren eta Athletic Clubeko presidente, entrenatzaile eta kapitainaren hitzaldi laburrak entzun ahal izango dira. Ekitaldiaren amaieran txapeldunak Foru Jauregiko balkoira aterako dira zaleak agurtzeko. Talde txapeldunak zaleei egindako agur honekin amaitutzat joko da Athletic Club taldearen Kopako 25. titulua ospatzeko ekitaldien egitaraua.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA