2024ko Abenduaren 23a

300.000 euro nazioartean eragina duten kultura-, kirol- eta euskara-proiektuak finantzatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak 300.000 euroko dirulaguntza deialdi bat onartu du kirol-, kultura- edo euskararen normalizazio-proiektuak eta jarduerak finantzatzeko. Proiektu horiek 2025ean Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo garatuko dira eta ikusgarritasuna emango diote gure lurraldeari nazioartean.

Bizkaiko Foru Aldundiak azken gobernu kontseiluan foru dirulaguntzen deialdia onartu zuen, 2025ean Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo egindako proiektu eta jarduerak finantzatzeko, kirolaren, kulturaren edo euskararen normalizazioaren arloan, lurraldea nazioartean ikusgai jarriko baitute.

Foru Erakundeak 300.000 euroko aurrekontua esleitu du ekimen horiek babes daitezen, Bizkaian kalitatezko kultura-eskaintza sustatzeko, lurraldeko kultura-eragileei lagunduko dieten estrategiak bultzatzeko eta eremu horretan Bizkaiarentzat interes berezia duten proiektuei babes ekonomikoa emateko.

Diruz lagun daitezkeen ekitaldien artean, honako hauek daude: ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta diziplina anitzeko beste jarduera batzuk; ondare immaterialari buruzko proiektuak; bitartekaritza artistiko eta kulturaleko jarduerak, teknologia berrien erabilera barne; euskararen normalizazioa sustatu eta bultzatuko duten jarduerak; eta kirol-arloko ekitaldiak/jarduerak.

Eskaera egiteko epea eta prozesua 

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, 2025eko martxoaren 10etik 31ra (biak barne), esteka honetan: www.ebizkaia.eus Aurkeztutako proiektuak 2025eko ekitaldian garatu behar izango dira.

Onuradun izan daitezke sozietate anonimoak, kooperatiba-sozietateak, erantzukizun mugatuko sozietateak eta sozietate zibilak, bai eta enpresa- edo lanbide-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak ere.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA