LAGUNTZAK ETA BEKAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Azaroaren 17a

Bizkaiak 145.000 euro bideratuko ditu kirol-teknikariak prestatzeko beketarako

Bizkaiko Foru Aldundiak 145.000 euroko inbertsioa onartu du kirol-teknikariak prestatzeko beketarako. Beka hauen xedea 2023ko irailaren 12tik 2024ko irailaren 11ra bitartean kirol-irakaskuntza batzuen matrikula-gastuak finantzatzea da. Helburua kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza hobetzea da, tokiko kirolarien errendimenduan lagunduz eta kirolak gizartean duen presentzia aktiboa sustatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluaren bitartez, kiroleko teknikariak prestatzeko beken oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Beka hauek 2023ko irailaren 12tik 2024ko irailaren 11ra bitartean kirol-prestakuntza gainditu duten profesionalei zuzenduta daude.

145.000 euroko inbertsioarekin Foru Erakundeak sarbide-probaren eta kirol-irakaskuntzen matrikula-gastuak finantzatu nahi ditu, bai araubide berezikoak, bai trantsizio-aldikoak. Gainera  eskola-kiroleko begirale laguntzaileen irakaskuntzak ere sartzen dira, betiere aipatutako aldian gainditu badira.

Beka hauen helburu nagusia Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza maila hobetzea da, horrela tokiko kirolarien errendimendu optimoa lortzen lagunduz. Era berean Erakundeak kirol-teknikarien, bakoitzak bere jardun-eremuan, prestakuntza eta kualifikazioa sustatu nahi ditu

Ekimen honen alderdi nabarmenetako bat prestaketan eta aplikazioan genero-ikuspegia txertatzea da. Bizkaiko Foru Aldundiak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetan eta eraginkortasunez lortzeko konpromisoaren ildotik, prozesuaren funtsezko zati moduan integratu du ikuspegi hau. Ildo horretatik 2022an kirol-teknikariak prestatzeko beken deialdiari erantzuteari dagokionez % 100 baino gehiago igo da emakume eskatzaileen kopurua.

Ekimen honekin Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du kirola eta kirol-espiritua sustatzeko konpromisoa, arreta berezia ume eta gazteengan jarriz.  Erakundeak aktiboki bilatzen du maila guztietako kirol-lehiaketak eta -jarduerak sustatzea eta koordinatzea, horrela kirolak gizartean duen presentzia aktiboa sendotuz eta kirolarekiko zaletasuna sustatuz.

Dirulaguntza eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dira  eta www.ebizkaia.eus helbidean eskuratu daitezke.

Informazio guztia: www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA