KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK PRESTAKUNTZA

2024ko Urriaren 01a

Bilboko Aste Olinpikoak euskal olinpismoaren oraina eta etorkizuna bilduko ditu urriaren 7tik 10era

Paris 2024ko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak bukatu eta egun gutxira, Bilboko XVII. Olinpiar Astea izango da. Urriaren 7tik 10era egingo da, arratsaldez (18:30-20:00), Miribillako Kirol Etxean (Bilbao, Bizkaia). Dozena erdi hitzaldi baino gehiago eta hainbat mahai inguru egongo dira eta goi-mailako kirolariek, kirolkudeatzaileek, UPV-EHUko irakasleek eta kirolkazetariek parte hartuko dute.

UPV-EHUk, Basque Teamek eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Eskolak antolatuta, ekimenak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Sarrera doan izango da eta 100 lagunentzako edukiera egongo da.

Paris 2024ko analisia egingo da, baita euskal kirolarien parte hartzearena ere. Hizpide izango dira olinpismoaren oinarrizko filosofia, arraskataren ordaina, modalitate berriak eta ekitatea. Bilboko XVII. Aste Olinpikora joan nahi baduzu, izena eman dezakezu esteka honen bidez.

HITZALDIEN ETA MAHAI-INGURUEN EGITARAUA

Kirolariak, teknikariak, kudeatzaileak eta kazetariak batuko dira Olinpiar Astearen jardunaldietan:

  • Astelehena, urriak 7: "Euskal herritarrak Parisen. Arrakasta olinpiarraren ordaina"
  • Asteartea, urriak 8: "Parisko Olinpiar Jokoak (1989-2024)"
  • Asteazkena, urriak 9: "Olinpiar Joko berriak: Modalitate berriak eta eGames-ak"
  • Osteguna, urriak 10: "Ekitatea Olinpiar Jokoetan"

Informazio gehiago www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA