ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

ATLETISMOA

KIROL EGOKITUA

Bilboko alkateak harrera egin dio Mikel García Agirrezabala Atletismo Egokituaren Munduko Txapeldunari

Iturria: Bilboko Udala

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Udaletxeko Arabiar Aretoan hartu du Mikel García Agirrezabala, atletismo egokituaren txapelduna, ama eta aita, Elvira Agirrezabala eta Gotzon García, entrenatzailea, Javier Conde, eta Gazteria eta Kirol zinegotzia, Itxaso Erroteta, alboan zituela.

Down-en sindromea daukan 27 urteko atleta hau bere helburuak emaitza bikainekin betetzen ari da. "Iralako balak" nazioarteko 19 domina biltzen ditu bere palmares zabalean. Mikelek Bilboko alkatearekin partekatu ditu bere esperientzia eta pasadizoak. Alkateari aitortu dionez, klubak Gabonetan atseden hartzen duen arren, berak entrenamenduak mantentzen ditu, bere kabuz, eta "kirola osasuna da" mezua zabaldu du.

Argazkia eta albiste osoa Bilboko Udalaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA