LAGUNTZAK ETA BEKAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Uztailaren 11a

Bilbok La Casilla Barria kirol-zentroa eraikitzeko eta ustiatzeko lizitazioa onartu du

Iturria: Bilboko Udala

Bilboko Udalak beste aurrerapauso bat eman du Casillako etorkizuneko instalazioaren azpiegituraren garapenean zein instalazio hori hartuko duten hiri-ingurunearen urbanizazioan; plaza publiko berri, funtzional eta moderno batekin.

Izan ere, Lehiazko Elkarrizketaren prozesua amaitu ostean (proiektuaren definizioarekin eta horren etorkizuneko ustiapenaren xehetasunen zehaztasunarekin amaitu dena), Bilboko Udaleko Gobernu-batzarrak, gaur goizeko bileran, Casilla Barriaren proiektua idazteko, obraren zuzendaritzarako, segurtasunaren eta osasunaren koordinaziorako, egikaritzerako, ustiapenerako, mantentze-lanetarako, kontserbaziorako eta birjarpenerako emakida-kontratuaren lizitazioa onetsi du.

Udal-arduradunek Casillako ekipamendu berriaren proiektuan asebete beharreko premiak azpimarratu dituzte. Premia horiek hemen laburbiltzen dira:

  • Udalaren kirol-ekipamendu berri trinko bat sortzea, gaur egun dagoena ordezkatuko duena, auzoko zein hiriko kirol- eta aisialdi-eskaintza eguneratu, hobetu eta aberasteko xedearekin.

  • Jarduera osagarrien dibertsifikazioa. Beste kirol-, kultura-, aisialdi- eta dinamizazio-jarduera eta -instalazio batzuk garatzeko aukera irekitzen da (eskatutako gutxieneko programa funtzionalean eta ekipamenduan ezarritakoetatik harago). Jarduera osagarri horiek ingurune hurbilean eta hirian integratzea espero da, enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren eragile gisa jardunez.

GUTXIENEKO EKIPAMENDUA

Gutxieneko azpiegiturek gutxieneko jarduerak barne hartuko dituzte. Eta ildo horretatik, kirol-ekipamenduak gutxienez 3.150 metro karratuko azalera izan beharko du. Honako hauek barne hartuko ditu:

  1. ;Gutxieneko kiroldegi-pista:

    Kanpotik zuzeneko sarbidea izan beharko du.

    Eskatutako gutxieneko azalera 1.250 metro karratukoa izango da, 45,25 x 27,65 metroko gutxieneko dimentsio erabilgarriekin (segurtasun-bandak barne), eta, luzetara, eskubaloian, areto-futbolean, areto-hockey-an, saskibaloian, minibasketean, badmintonean, tenisean eta boleibolean jokatzea ahalbidetuko du.

    Zeharka, 15 x 27 metroko hiru gune banatu ahalko dira, eta, honela, badmintonean, boleibolean, saskibaloi murriztuan eta minibasketean jokatu ahalko da.

    Kirol-pistako aldagelek eta komunek —igerilekuaren gunetik eta fitness-gunetik bereizia— 180 metro karratuko gutxieneko azalera izango dute. Taldeentzako 4 aldagela (talde bakoitzeko 40 m2) eta arbitroentzako aldagela bat (20 m2) izan beharko dituzte.

    Komunen dimentsionamendua aurreikusitako okupazioaren araberakoa izango da zuzenean.

    Harmailek gutxienez 300 pertsonentzako eserlekuak izan beharko dituzte. Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako erreserbatutako plazen ratioa 100 plazako 1 izango da.​

  2. Talde-jardueretarako areto espezializatuak:

    Ezaugarri horiekin ezarrita dauden gutxieneko aretoak 300 metro karratuko balio anitzeko areto bat eta 200 metro karratuko pilates/yoga areto bat izango dira.

  3. Muskulazio- edo fitness-aretoa:

    Gutxienez 200 metro karratuko azalera izango du eta gehienez 800 metro karratukoa.

  4. Fitness-guneko aldagelak eta komunak:

    Gutxieneko azalera: 300 metro karratu.

    Bi aldagela-nukleo egon ahalko dira, hortaz, fitness-guneko aldagelak igerilekukoekin lotu ahalko dira. Aldagela bakarra badago, horrek, gutxienez, 600 metro karratuko azalera izan beharko du, eta erabilera bakoitzeko ibilbideetan behar bezalako diferentzia bermatu beharko du, arreta berezia jarrita lehor dauden eta bustita dauden oinen ibilbideei.

  5. Igerilekua:

    Gutxieneko azalera: 600 metro karratu (hondartza barne).

    Gutxienez 25 x 12,5 metroko ontzia izan beharko du, igeriketako oinarrizko mailen entrenamendu eta lehiaketetarako erabil daitekeena, bai eta gazte eta helduen aisialdirako ere.

    Gutxieneko sakonera: 1,2 metro.

  6. Igerilekuko aldagelak eta komunak:

    Gutxieneko azalera: 300 metro.

Gutxieneko jarduerei dagokienez, kategoria honetan sartuko dira Bilbao Kirolaken eskaintzaren barruan dauden kirol-jarduerak edo horien antzekoak direnak. Horiek guztiak Bilbao Kiroleko tarifen menpe egongo dira.

EKIPAMENDU HEDATUA

Jarduera hedatuak kirol-arlokoak direnak baina Bilbao Kirolaken eskaintzaren barruan ez daudenak izango dira. Hastapen- eta hobekuntza-mailak gainditzen dituztenak, edo besteak beste osasunarekin, ongizatearekin, arreta pertsonalizatuarekin, familia-kontziliazioarekin, belaunaldien arteko harremanen sustapenarekin eta kirol-errekuperazioarekin lotutako pareko beste jarduera batzuk. Jarduera horiek Casilla Barriaren erabiltzaileentzako zuzenduak egongo dira.

Prezioei dagokienez, nahiz eta jarduera horiek ez diren izango Bilbao Kirolaken tarifen parte, Bilbao Kirolakek onetsi beharko ditu.

EKIPAMENDU OSAGARRIA

Atal honetan, auzoan, hirian zein Lurraldean erreferente gisa ekipamendua indartzeko eta, hortaz, hiri-eragile bihurtzeko xedea duten proposamen guztiak baloratuko dira.

Jarduera osagarritzat hartuko dira Urian kultura-zentraltasuna eta gaueko aisialdia sustatzen duten eta talentua erakarri eta mantentzen duten jarduerak. Adin guztietarako diseinatuta egon beharko dute, belaunaldien arteko harremanak sustatuz eta bizikidetza eta gozamena —banakakoa zein familia-girokoa— sustatuko duten aukerak eskainiz.

Bestalde, azpiegitura osagarriak honelako jarduerak ahalbidetuko dituztenak izango dira.

Albiste osoa www.bilbao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA