Partekatu hemen:
2025ko Uztailaren 09a
TXIRRINDULARITZA
Jesús Loroño txirrindulari bizkaitarraren omenez egingo den "La Vuelta 25: Bilbo-Bilbo" etapa aurkeztu dute Bizkaiak eta Bilbok
Jaio zeneko ehungarren urteurrena bete den honetan, ‘Bilbao-Bilbao’ etapak Jesus Loroño omenduko du, La Vuelta 1957an irabazi zuen txirrindulari bizkaitarra, eta Sollube gaina gehituko zaio ibilbideari. Etapak izango dituen 157,4 kilometroetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etaparen ibilbidea; Bizkaiko 27 udalerritatik igaroko da, hala nola Larrabetzutik, Jesus Loroño omenduaren jaioterritik. ‘Bilbao-Bilbao’ etapa 2025 La Vueltaren hamaikagarrena izango da: San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da irailaren 3an, arratsaldeko 13:30ean, eta Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian amaituko da 17:20tik aurrera. Bilbok eta Bizkaiak hitzordu garrantzitsua izango dute beste behin txirrindularitza profesionalarekin, 2025 La Vueltaren 21 etapetako bat hartuko baitute, kirol-ekitaldi garrantzitsuak hartzeko apustuari dagokionez bi erakundeen artean dagoen sintoniaren erakusle.
Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak; Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak; eta Javier Guillenek, La Vueltako Zuzendari Nagusiak, gaur goizean aurkeztu dute ‘Bilbao-Bilbao’ etaparen ibilbide zehatza, hain zuzen ere, hirian eta lurraldean egingo dena irailaren 3an. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak jakinarazi dute, gainera, etapa honetan Jesus Loroño txirrindulari bizkaitarra omenduko dutela, bere jaiotegunaren (1925eko urtarrilak 10) ehungarren urteurrena bete den honetan. Jesus Loroñok 1957an irabazi zuen ordu hartan Espainiako La Vuelta deiturikoa. Lasterketa hura Bilbo eta Gasteiz lotzen zituen etapa batekin hasi zen, eta Donostia eta Bilbo arteko 193 Kmm-ko beste etapa batekin amaitu zen. Bere kirol-ibilbidean, Loroñok 65 garaipen lortu zituen profesional aritu zen hamasei denboraldietan.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere hitzaldiaren hasieran, eskerrak eman dizkie Javier Guilléni eta Jesus Loroñoren senideei ekitaldian parte hartzeagatik, eta esan du espero duela irailaren 3an Bizkaia zeharkatuko duen etapa 1957ko Vueltako irabazleak izan zuen maila bera izatea. 2018an Oiz mendiaren izandako etapa eta 2023an Bilbon izandako Tourraren hasiera gogora ekarri ondoren, Etxanobek azpimarratu du Bizkaiak erakutsi duela lan egiteko eta antolatzeko gaitasuna duela, eta mundu-mailako ekitaldi onenak hartzeko apustua egiten jarraituko duela. Haietako bat izan da San Mamesen jokatutako Europa Leagueren 2025eko finala, zeina erabat arrakastatsua izan baitzen antolaketari dagokionez. Amaitzeko, Etxanobek adierazi du Bizkaiak ekitaldi handien aldeko apustua egiten jarraitzen duela, eta Vuelta halakoa dela. Esan duenez, aukera paregabea da bost kontinenteetako milioika ikuslek gure lurralde ikusgarria deskubritzen jarrai dezaten. Zaila da erakusleiho hobea eta inpaktu handiagokoa kontratatzea.
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, La Vueltako zuzendariari hamarkada honetan hirugarren aldiz eskerrak eman ostean, adierazi du mota honetako ekitaldiak oso garrantzitsuak direla, ekimen kultural interesgarriak eta kalitatezkoak hartzeko egin dugun apustua osatzen dutelako. Horrelako ekitaldiek maila goreneko kirol-,. musika- eta kultura-ekitaldiak, foro sektorialak eta biltzar profesionalak antolatzeko eta hartzeko estatu-mailako eta nazioarteko eremuan kokatzen gaituzte
. Aburtok gogorarazi du, halaber, Vuelta, Tourra, tokiko txirrindularitza-probak eta lurraldeko beste udalerri batzuekin partekatzen ditugunak, bai eta bidegorrien hedapena ere, bizikletaren alde egiten dugun apustuaren isla direla, bi zentzutan: batetik, bizikletak herritarren osasunari egiten dion ekarpenagatik eta, bestetik, Bilbon zale ugari dituen kirol-jarduera delako eta, oro har, euskal nortasunaren zeinua ere badelako
.
Javier Guillenek, La Vueltaren Zuzendari Nagusiak, zera nabarmendu du: Gure 90. urteurrena ospatzen dugun edizio historiko honetan, La Vueltarentzat hain garrantzitsua den Bilbo bezalako hiria ezin zen falta ibilbidean. San Mames edo Kale Nagusia bezalako eszenatoki ikonikoak Bizkaian egun ikusgarria izango den epizentroa izango dira. Zazpi mendaterekin, %100ean euskal etapa izango da, helmugatik bi paso izanik, munduko txirrindularitza zale onenetakoak hunkituz
.
Josu eta Idoia Loroño, Jesus Loroño omenduaren seme-alabak, aurkezpen-ekitaldian izan dira: Loroño familia osoa, seme-alaba eta bilobak, oso pozik eta eskertuta gaude gure aitari omenaldia egingo diotelako bere jaiotegunaren mendeurrenean. Gure aita La Vueltako historiaren protagonista handienetako bat izan zen eta, urteek aurrera egin arren, haren lorpenak oraindik ere gogoan ditugu
, esan du hunkituta Josu Loroñok familiaren izenean.
157,4 KILOMETROTAN SOLLUBE IGO ETA LARRABETZUTIK IGARO
‘Bilbao-Bilbao’ etapa San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da 13:30ean. Lasterketa neutralizatuta aterako da Bilbotik, Euskalduna zubitik, Loiuraino, bertan kokatuko baita etaparen hasiera (13:51h), eta Mungiara joko du gero. 14:32ak aldera, txirrindulariak Bermeora iritsiko dira, aldez aurretik Sollube, 301 metroko desnibela duen hirugarren kategoriako mendatea igo ostean. Etapari Sollube gaineko igoera gehitu diote Jesus Loroñoren aldeko omenaldiaren parte izan dadin; izan ere, mendi horren gailurrean dago kokatuta txirrindulari ospetsuaren oroimenezko monumentua. Irailaren 3an abiatuko den lasterketa Larrabetzuko Goikola baserriaren aurretik igaroko da 15:52ak aldera, txirrindulari ospetsua jaio zen lekutik.
Sollubez gain, mendate hauek zeharkatuko ditu etapak: Laukiz (183 metroko desnibela), Bizkaiko begiratokia (235 metroko desnibela), Morga (290 metroko desnibela), Elorritxueta (351 metroko desnibela duena eta bi aldiz igo beharko dutena) eta Pike Bidea (204 metroko desnibela).
Guztira 157,4 kilometro izango du hamaikagarren etapak. Ibilbide horretan Bizkaiko lurraldeko leku hauek zeharkatuko ditu: Arratzu, Basauri, Bilbao, Bermeo, Busturia, Derio, Erandio, Etxebarri, Forua, Galdakao, Gatika, Gernika-Lumo, Larrabetzu, Laukiz, Lezama, Loiu, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Sondika, Sukarrieta eta Zamudio. Ibilbide honetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etapa, hain zuen ere Bilbon hasi zena.
Txirrindulariak Bizkaiko hiriburura iritsiko dira 17:20-17:41 inguruan: Euskalduna zubitik sartuko dira eta helmuga Kale Nagusian izango dute zain (Gregorio de la Revilla kalearen parean). Txirrindulariak hirira sartuko diren bigarren aldia izango da hori, izan ere, 16:29an helmugatik lehen aldiz igaroko direla espero da.
Hurrengo etapa, hamabigarrena, irailak 4an abiatuko da Laredotik.
LA VUELTAREN 90. URTEURRENA
2025 La Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra lehiatuko da. Piemonten abiatuko da, mendien magalean eta Alpeak atzean dituela, eta Italiako eskualde horrek hartuko ditu osorik aurtengo edizioaren lehen hiru etapak. Berezia izango da lasterketa prestigiotsuaren aurtengo edizioa, 90. urteurrena ospatuko baitu.
Bilbok dagoeneko arrakastaz hartu zuen 2022ko abuztuan La Vueltako bosgarren etaparen amaiera eta seigarren etaparen irteera San Mamesetik. Gainera, 2023ko uztailaren 1ean Bilbon ere hasitako Frantziako Tourraren 110. edizioaren itzalpean, Bilbok eta Bizkaiak sinergiak batu eta elkarrekin lan egin dute, 2025 La Vueltaren hamaikagarren etapa hartzeko, kirol-ekitaldi handiak hartzeko estrategiaren esparruan.
Albiste osoa www.bizkaia.eus
← Bilaketaren emaitzetara itzultzea
Ez ezazu albisterik galdu
Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| modalRenta2025 | Erabiltzailea kenkarien orrian sartu den edo errentaren zirriborroan bi aldiz sartu den identifikatzeko aukera ematen du, kenkariei eta zirriborrorako sarbideari buruzko abisu-leiho modala erakustea saihesteko. | 3 hilabete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.