KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2023ko Urtarrilaren 16a

Bilbao Bizkaiak 2023ko lurraldeko kirol ekitaldi handiak aurkeztu ditu FITURen

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia helmuga sustatuko dute Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR). Garrantzi berezia emango diete kostaldeari, ekitaldiei eta zinemako agertokiei, hiribilduko eta lurraldeko erakarguneak diren heinean Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Ekonomia Sustatzeko Foru diputatu Ainara Basurko, Lurralde-lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendari Cristina Múgica eta Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandiano FITURen hasierako ekitaldian izango dira Bilbao Bizkaiko produktu turistiko berriak aurkezteko Aurtengo ekitaldi nagusia Frantziako Tourraren Grand Départ delakoa izango da, mundu osoan garrantzi eta eragin mediatiko handia duen kirol-ekitaldia baita.

The place to be: kirol-ekitaldi nagusiak

Bilbao Bizkaia askotariko kirol-ekitaldiak antolatzeko eta horietaz gozatzeko helmuga gisa ere sustatu nahi dute. Horretarako, kirol askotariko jardueren katalogo bat aurkeztuko dute FITURen, ekitaldi hauei lotutako baliabide turistikoak nabarmentzeko eta nazioartean erakargarria eta lehiakorra izan daitekeen esperientzia turistiko zabal bat eskaintzeko.

2023ko ekitaldi nagusia Frantziako Tourraren Grand Départ izango da. Tourra garrantzi eta eragin mediatiko handiena duen nazioarteko kirol-ekitaldietako bat da. Txirrindularitzaren zaleentzako agertoki goren honen 110. edizioa Bilbotik abiatuko da 2023ko uztailaren 1ean, eta lurraldeko zenbait toki zeharkatuko ditu. Egun horretatik uztailaren 3ra arte, Frantziako itzulia euskal lurraldeetan zehar ibiliko da. Primerako aukera izango da mundu osoan ezagunak diren zale euskaldun gogotsu eta fidelek txapelketaren emozioa hurbiletik bizi dezaten.

Horrez gain, Bilbao Bizkaiak dagoeneko ezagunak diren hainbat kirol proposamen ditu, besteak beste: Jai Alai Winter Series, Laboral Kutxa Punta Galea Challenge, Total Energies Bilbao Night Marathon, Bilbao Triathlon, Getxoko Zirkuitua, Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia, Laboral Kutxa Bilbao Mendi Trail, Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturismo Martxa eta Pil-Pil Urban Festival.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA