ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Apirilaren 03a

BIKEE: hainbat jarduera egin dira martxoan

Martxoan, hainbat jarduera egin ditugu BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) programaren barruan. Udalerri eta eskualdeetan egiten ari garen lan-saioen barruan, Getxon izan ginen martxoaren 15ean, eta Santurtzin 21ean (Ezkerraldea eta Meatzaldea). Bi saio horiekin amaiera ematen diogu eskualdeetan lan-mahaiak eratzeko abiarazitako zikloari.

Elkarte ugari hurbildu ziren Getxoko saiora; udalak euskara sustatzeko kudeatzen duen Gehitu programaren berri izateko aukera izan genuen, eta lan-dinamika bat egin genuen BIKEE programaren barruan.

Santurtzin, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko kirol-elkarteak zeuden deituta. Bertaratu zirenak beren klub eta taldetan euskara sustatzeko prest agertu ziren, zailtasunak zailtasun.

Bestalde, martxoaren 28an, Bizkaiko euskara- eta kirol-teknikariei aurkeztu zitzaizkien BIKEEren programaren 2023ko gakoak eta ekintzak. Hogeita hamar teknikari baino gehiago elkartu ziren informazio-saio horretan.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA