PRESTAKUNTZA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Ekainaren 20a

BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) proiektuak kirol psikologiari buruzko ikastaroa antolatu zuen Getxon

Iturria: BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz)

Martxoan, BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) proiektuak, "Haur eta gazteen entrenatzaileentzat psikologia praktikoa" ikastaroa eskaini zuen Getxon, bertako Euskara Zerbitzuaren lankidetzaz. Ikastaroaren atal bat online izan zen; ondoren, aurrez aurreko 2 saio izan ziren Getxoko Fadura kiroldegiko areto nagusian; hainbat kirol-motatako (tenisa, arku-tiroa, txirrindularitza, atletismoa, futbola, errugbia…) 8 entrenatzailek eman zuten izena.

Aurrez aurreko saio horietan parte-hartzaileek proposamen bat egin zuten: ikastaroan ikasitakoa praktikan jarri eta denboraldi amaieran ikastaroaren itxiera-saioa egitea. Proposamen hori ontzat eman zen, eta ekainaren 19an egin zen saioa, non, denboraldiari amaiera ematzeaz gain, euren artean partekatu zuten nola jarri duten praktikan ikastaroan ikasitakoa.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA