PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIA ETA APLIKAZIOAK

Beazek martxan jarriko du ETEentzako digitalizaziori buruzko ikaskuntza aurreratua programa

Abenduaren 19an irekiko da EgokINNen Digitalizazioa moduluan izena emateko epea. EgokINN, Beazek sustatzen duen ETEentzako trebakuntza-programa da.

Hirugarren ediziorako prest dagoen doako programa honen helburua da enpresa txiki eta ertainei laguntzea eraldaketa digitalen eta ingurumenekoen ondoriozko negozio-aukera berriak identifikatzen, eta horregatik dago bereziki pentsatuta Trantsizio Digital eta Berdearen Foru Programaren onuradun izan daitezkeenentzat.

EgokINNek bi lan-modulu independente ditu: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.

Ekonomia zirkularrari buruzkoa amaitzear dagoela, Digitalizazioari buruzko inskripzioak irekiko ditugu. 2024ko otsailaren 14an hasiko da, eta hiru lan-saio izango ditu.

Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozen hamabiak. Azken fasean, bost enpresak aholkularitza baten laguntza jasoko dute banakako diagnostiko bat prestatzeko.

Informazio guztia: info.beaz.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA