ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Urtarrilaren 02a

Basque Team Fundazioak kirol elitea bildu du eta urteko kirolari onenak saritu ditu

Iturria: Basque Team

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da ekitaldiaren buru, eta ondoan izan ditu Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Amaia Agirre Getxoko alkatea, Joseba Urkiola EiTB Mediako kirol zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, bai eta euskal federazioetako, enpresa munduko eta erakundeetako ordezkariak ere.

Amaia Agirre, Getxoko alkateak eman die ongietorria bertaratutakoei, eta jarraian hasi da sari-banaketa. Ekitaldian, kirolariek beren gertuko senide, profesional eta lagunengandik jaso dute saria. Goi-mailako kirol-ibilbidean kirolariei isilean laguntzen dietenen lana ikusarazi nahi izan da eta horrek topaketari hurbiltasun eta hunkigarritasun handia eman dio.

Argazkia eta albiste osoa: basqueteam.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA