PRESTAKUNTZA JARDUNBIDE EGOKIAK

2026ko Otsailaren 16a

Basaurik arrazakeria kirol eztabaidaren erdigunean jarriko du otsailaren 25ean

Iturria: www.basauri.eus

Basauriko Udalak "Arrazakeria ez dugu taldekide" ekimena jarri du abian, kirol-eremuan ematen diren jarrera arrazistak ikusarazteko eta horiei aurre egiteko eta diskriminaziorik gabeko kirola sustatzeko.

Proposamen hori kirolari, familiei, teknikariei, zuzendaritza-taldeei, klubei eta zaleei zuzendutako mahai-inguru batean gauzatuko da. Otsailaren 25ean, asteazkenean, egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Ibaiganeko Kultur Etxean.

Bertan izango dira Alberto Edjogo-Owono (kirol komentarista eta futbolari ohia), Elsa Mouthe (gizarte langilea eta atleta) eta Ibon Oleagagoitia (Athletic Club Fundazioaren Gizarte Arloko arduraduna). Moderatzailea Esther Saugga izango da, kazetaria, aurkezlea eta Kamangako presidentea.

Argazkia eta albiste osoa www.basauri.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA