ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

SASKIBALOIA

KIROL EGOKITUA

Asier Garcia getxoztarrak 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela lortu du

Europako Txapelketan zilarrezko domina jantzi eta Parisko Paralinpiar Jokoetarako txartela irabazi du Asier Garcia getxoztarrak.

Basque Teameko gurpildun aulkiko saskibaloiko jokalari getxoztarra Espainiako selekziogaz aritu da Europako Txapelketan eta, finala Britainia Handiaren kontra 53-74 galdu ostean, zilarrezko domina bere egin du. Hala ere, emaitza gorabehera, Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du. Bere laugarren jokoak izango dira datorren urtekoak, 2012an Londresen, 2016an Rio de Janeiron eta 2021ean Tokion jokatu ondoren.

Argazkia eta albiste osoa Hirukan.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA