KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2023ko Otsailaren 13a

EUSKAL PILOTA

Arrizabalaga eta Osés pilotariek irabazi dute esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketako txapela

Amaia Aldai eta Nora Mendizabal pilotariek Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osésen aurka jokatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketako finala. Arrizabalaga eta Osés izan dira Bizkaia Frontoian izan den V. edizioko irabazleak eta azken markagailua 22 eta 21 izan da.

Era berean txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, kasu honetan Leire Garai eta Andrea Capellán eta Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde, bikoteen artean. Capellán eta Etxegarai izan dira irabazleak.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA