ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2025ko Urriaren 14a

TXIRRINDULARITZA

Aldundiak eta Galdakaoko Udalak hitzarmena sinatu dute Ibaizabalgo bizikleta-pista abian jartzeko

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila arduratuko da Bengoetxe-Erletxeta bidegorriaren plangintza eta proiektuak idazteaz, bai eta Bengoetxe-Urbi bidegorriaren planeamenduaz ere.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak eta Galdakaoko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute etorkizuneko Ibaizabalgo bizikleta-pistaren eraikuntza bultzatzeko, Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren  (BBBLPS) 1. lineari dagokiona. Akordioa gaur goizean egindako Gobernu Kontseiluan berretsi da.

Bi erakundeen arteko akordioa Ibaizabalgo bizikleta-pista, Galdakaotik igarotzen den tartea, egiteko lehen urratsetan finkatzen da. Zehatzago esanda, hitzarmen honek Foru Aldundiaren konpromiso gisa jasotzen du plangintza egitea eta, ondoren, Bengoetxe-Erletxeta bidegorria trazatu eta eraikitzeko proiektuak eta Bengoetxe-Urbi bidegorriaren plangintza idaztea.

Etorkizuneko Ibaizabalgo bizikleta-pista titulartasun desberdinetako bideguneetatik garatuko da; hau da, foru eta toki mailako ibilbideak tartekatuko dira. Ildo horretatik, trazadura homogeneoa izan dadin eta proiektua gauzatzeko eraginkortasuna lortzeko, Aldundiak eta Udalak erabaki dute foru saila arduratuko dela deskribatutako jarduketak egiteaz, eta Udalak dagokion zatia ordainduko duela. Ordaindu beharreko zenbateko hori 185.130 eurokoa da, Guturribaitik Bekeara, Urgoiti-El Gallo eta Bengoetxe-Urbi inguruetara, doazen udal-titulartasuneko tarteei dagokiena burutzeko.

Epeei dagokienez Bengoetxe-Erletxeta bidegorriaren kasuan, plangintza idatzi da jada, eta bidegorriaren trazadura- eta eraikuntza-proiektuak 2026ko maiatzerako idaztea aurreikusten da. Bengoetxe-Urbi tartearen plangintzari dagokionez, datorren urteko ekainerako prest egongo dela uste da.

Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala

Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak 2023-2035, 365 kilometroko bidegorri sarea ezartzen du Bizkaian, eta horietatik 132,2 foru-titulartasunekoak dira. Jarduketa hauetarako aurreikusitako foru-inbertsioa 219,4 milioi eurotik gorakoa da.

BIZKAIKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE PLAN SEKTORIALA

  • BBBLPSren onespenaren datan, 2023ko martxoan,  burututa zeudenak:

    162.216 km (horietatik 47,2 km foru-izaerakoak; gainerakoak, 115 km, toki-izaerakoak)

  • 2025eko irailaren 1ean burututa daudenak:

    184.440 m (horietatik 58,1 km foru-izaerakoak; gainerakoak, 126,3 km, toki-izaerakoak)

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA