ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

ATLETISMOA

KIROL EGOKITUA

Ahaldun Nagusiak Bertako Javi Conde atletismo egokituko klubari harrera egin dio taldearen ibilbide luzea goraipatzeko

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bertako Javi Conde atletismo egokituko klubeko berrogei bat atleta eta zuzendaritzako kideak hartu ditu gaur arratsaldean Foru Jauregian, azken denboraldietan lortutako garaipenak eta klubaren ibilbide luzea aitortzeko.

Rementeriak kluba osatzen duten kide guztiak zoriondu ditu eta Klubaren ibilbide luzea eta urte hauetan egindako lana goraipatu du, lurraldearen izena munduan zehar ibiltzeagatik.

Ekitaldian Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatua ere izan da.

Albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA