KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2024ko Martxoaren 14a

4/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, trans pertsonek kirola egiteko duten eskubidea arautzen duena

4/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, pertsona transak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.

VII. KAPITULUA

KULTURAREN, AISIALDIAREN ETA KIROLAREN ARLOKO NEURRIAK

41. artikulua.– Kirola, aisialdia eta denbora librea.

  1. – Eusko Jaurlaritzak sustatu eta zaindu egingo du kirol-jardueran, jarduera fisikoan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan parte hartzea ekitatez egin dadin, sexu-identitateagatiko diskriminaziorik gabe. Euskal administrazio publikoek antolatzen dituzten kirol-ekitaldi eta -lehiaketetan, pertsona transexualak kontuan hartuko dira beren sexu-identitatea aintzat hartuta ondorio guztietarako. Jarduera horietan identifikazio-agiri edo karnet bat behar izanez gero, edozein kirol-federazioren txartela barne, berdin jokatuko da.
  2. – Kirol-, kultura- eta aisialdi-jarduerak kudeatzen edo ematen dituzten profesionalek parte-hartzaile transexualaren izen hautatua erabiliko dute. Jarduera guztietan izen hori erabiltzeko eskubidea errespetatuko da. Parte hartzen duten pertsona transen irudia errespetatu eta errespetaraziko da. Sexuaren arabera bereizitako jarduerak egiten badira, sexu-identitatea hartuko da kontuan. Kirol-, kultura- eta aisialdi-jarduerak sexuaren arabera bereizita egiteko instalazioak badaude, hala nola komunak eta aldagelak, beren sexuari dagozkion instalazioetarako sarbidea eta erabilera bermatuko zaie parte-hartzaile transexualei.
  3. – Neurriak hartuko dira aisialdiko eta denbora libreko eta kirol-didaktikako profesionalen prestakuntza egokia bermatzeko, trans errealitatea eta kolektiboaren errespetua eta babesa txertatuz sexu- edo genero-identitateagatiko edozein diskriminazioren aurrean. Horretarako, kirolaren eta aisialdi eta denbora librearen kudeaketaren eta gazteriaren arloan ordezkaritza duten entitate publiko edo pribatuekin beharrezko harremana ezarriko da.
  4. – Kirol inklusiboa eta segregaziorik gabea sustatuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren kirol-ekitaldietan adierazpen transfobiko oro desagerraraziko da.

Artikulu osoa www.aedd.org

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA