PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2024ko Urriaren 18a

3K Programak kirol erakundeetan taldea zaintzearen eta talde dinamiken garrantzia landuko duen webinarra antolatuko du

Kirolbide PRO gunetik, zuen kirol entitatearentzat interesgarria izan daitekeen "Talde-lana eta talde-dinamizazioa" doako online webinarrera gonbidatzen zaituztegu.

Webinar honetan, kirol erakundeetan taldea zaintzea eta talde dinamika sustatzearen garrantzia landuko da. Webinarraren helburua da kirol erakundetan egingarriak diren talde lanaren aspektu desberdinak identifikatzea. Eta gai hauen inguruko pista txiki batzuk partekatuko ditugu: lan taldeen heldutasuna, lidergoa-motibazioa-errokonozimendu hirukotea, barne komunikazioa eta pertsonen arteko komunikazio emozionala.

Online saioa gazteleraz izango da urriaren 24an, 16:00etatik 18:00etara. Webinarrean izena eman nahi baduzue, esteka honetan egin dezakezue. 

Azkar, ikastarorako edukiera mugatua da!

Informazio guztia www.euskalit.net

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA