PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2024ko Ekainaren 11a

3K Programak kirol-erakundeetan babesleak gehiago erakartzeko gakoei buruzko doako webinarra antolatuko du

Kirolbide PRO gunetik "Babesleak erakartzeko gakoak. Sponsoren hurbiltze-maniobra eta kaptazioa erraztea" doako webinarrean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen kirol-erakundeentzat interesgarria izan daitekeela uste baitugu. Online saioa datorren ekainaren 24an izango da, 09:30etik 11:30era. Doan eman dezakezue izena esteka honen bidez. Azkar, ikastarorako edukiera mugatua da.

Webinar honetan kirol erakundeek babesleak bilatzean dituzten erronka nagusiak landuko dira. Kaptazio-ikuspegia optimizatzeko, balio-proposamen sinesgarri bat aurkezteko eta enpresa laguntzaileak erakartzeko jarraibide eraginkorrak partekatuko ditugu. Eta lehen kontaktutik harreman sendoak ezartzeko estrategia eraginkorrak deskubrituko ditugu, akordioak modu arrakastatsuan ixteko aukerak handituz.

Izen-emateak eta informazio guztia www.euskalit.net

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA