PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2023ko Urriaren 30a

3K Programa, kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko programa

Urriaren 26an, 3K Programaren XVI. edizioa - Kirol entitateetako jardueren digitalizazioa ekitaldia izan da Bilbao Arenan.

Ekitaldian 50 pertsona baino gehiago izan ziren; besteak beste, Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zuzendaria, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua, Carlos Sergio Atsotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola Saileko aholkulari nagusia, Juan José Rojo, Arabako Foro Aldundiko Kirol Zuzendaria eta Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzu Burua.

Ekitaldiaren aurretik, Bilabo Arenaren instalazioak bisitatu ziren.

Ekitaldian Bilbao Basketeko Presidentea den Isabel Iturbek, Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zuzendaria den Gorka Iturriagak eta CLUPIKeko Marketin-zuzendaria eta bazkidea den Beñat Bengoetxeak parte hartu zuten, kirol entitateetako jardueren digitalizazioan izandako esperientziak kontatzeko.

Gainera, 3K programaren ziurtagiriak eman zitzaizkien programaren hiru urteak bete dituzten 12 kirol entitate eta enpresei. Hona hemen ziurtagiria jaso zuten erakundeak:

  1. ARABAKO FORU ALDUNDIA - KIROL ZERBITZUA
  2. AMPA HAUR ALAIAK CP KAREAGA GOIKOA
  3. BIDEZABAL DURANGO ATLETISMO TALDEA
  4. BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA
  5. EDUKABILBO, S.L
  6. SD INDAUTXU
  7. BIZIKJF KOOPERATIVA ELKARTE TXIKIA
  8. GABEN CLUB DEPORTIVO
  9. GIPUZKOAKO SASKIBALOI FEDERAZIOA
  10. THE ENGLISH SCHOOL
  11. EUSKAL ESKUBALOI FEDERAZIOA
  12. EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA

3K Programa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek sustatu dute, eta 2006an sortu zenetik hona, 400 kirol-erakundek baino gehiagok hartu dute parte; besteak beste, kirol-kudeaketako enpresak, euskal eta lurraldeetako federazioak, kirol-klubak, udal-kirolak, IGEak eta eskola-klubak.


Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA