2024ko Urtarrilaren 12a

2024ko Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak

Foru Aldundiak 2024ko Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak Programan parte hartuko duten kirolarien zerrenda argitaratu du.

Ostiral honetan, urtarrilak 12, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak 2024ko Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak Programan parte hartuko duten kirolarien zerrenda argitaratu du.

Esteka honetan, Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolarien eta Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzen diren pertsonen zerrenda osoa kontsultatu ahal izango duzu.

I. eranskinean ageri diren pertsonak, aipatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 23ko 125/2023 Foru Dekretuaren ondorioetarako, Etorkizun Handiko Kirolaritzat hartuko dira.

II. eranskinean ageri diren pertsonak, aipatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 23ko 125/2023 Foru Dekretuaren ondorioetarako, Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagaitzat hartuko dira.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA