KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Abenduaren 12a

ATLETISMOA

10K Bilbao lasterketak Espainiako Txapelketa hartuko du 2025ean

"10K Bilbao" lasterketak goitik behera altxatuko du oihala datorren martxoaren 9an, izan ere, lehen edizioan Espainiako Txapelketa hartuko du, 10 Km-koa, Ibilbide absolutuan eta masterrean. Urtez urte Espainiako fondistarik onenen egutegian gorriz markatutako hitzordua da, eta 2025ean garrantzi handiagoa izango du. Izan ere, Bilbok lau plaza zuzen banatuko ditu Runningeko Europako Txapelketarako. 

Bilboko Nazioarteko I. 10K lasterketan inskribatzeko epea zabalik dago izena eman nahi duen edonorentzat, federazio-lizentzia duten atleta izan zein ez: helburua runningaz gozatzea da.Probaren zirkuitua homologatuta dago, eta distantzia horretako munduko kirol-erreferentzia handien artean kokatzeko asmoaz sortu da. Izan ere, ia bi hamarkada nazioarteko egutegiko milia ikusgarrienetako bat antolatzen eman ondoren, Bilbao Atletismo Santutxu kluba prest dago distantzia handitu eta antolaketan daukan esperientzia 10 kilometrora igotzeko Arriaga antzokitik abiaraziko den proba honekin.

Lehenengo edizio honetan, 3.000 pertsonak baino ezin izango dute parte hartu (adinez nagusiak denak ere). Nahi dutenek www.10kbilbao.com webgunearen bidez eman dezakete izena, urtarrilaren 31ra arte 17 eurotan, eta egun horretatik otsailaren 23ra arte 22 eurotan. Klubaren filosofiarekin bat etorriz, 10 kilometrokoaz gainbestelako probak ere egongo dira umeentzat, 18 urtera arteko atletentzat eta desgaitasuna duten pertsonentzat. Proba horiek guztiak doakoak izango dira, eta dortsalak aipatutako webgune horretan bertan egongo dira eskuragarri.

Juan Mari Aburto alkateak ekitaldiak hirirako daukan garrantzia azpimarratu du.   Zirkuitu laua eta azkarra izango da, RFEAk eta Word Athletics-ek homologatua; Bilboko puntu enblematikoetatik igaroko da, eta estatuko atleta nagusiak eta munduko atleta onenetako batzuk bilduko ditu.

Albiste osoa www.soycorredor.es

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA