KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2022ko Abenduaren 12a

TXIRRINDULARITZA

"Tour Eguna" txirrindularitzaren jaia Santurtzira helduko da abenduaren 18an

Hilabete hauetan zehar Lekeitio, La Arena, Sopela, Mungia, Zalla, Amorebieta-Etxano, Leioa eta Galdakao bisitatu ondoren, abenduaren 18an, Santurtzira iritsiko da "Tour Eguna" txirrindularitzaren jaia.

Udalerri bakoitzean, Tour Eguna hainbat arlotako espazio mugatu batean ospatuko da, non hainbat jarduera egingo diren.

Tourreko tailerren gunean honako gune hauek egongo dira:

  • Hezkuntza-ikasgela bat, non, jolasaren bidez eta Maxoo Tourreko maskota ofizialaren eskutik, txirrindularitzan, bizikletaren ezagutzan eta 14 urtera arteko neska-mutilen oinarrizko arauen ezagutzan sakontzen den.
  • Bide-segurtasuneko gela bat, non modu seguruan bizikletan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagutzeko, ekipamendu egokia erabiltzeko eta bizikletaz ibiltzean behar bezala jokatzeko jardungo den.
  • Lantegi-gune bat, bizikleta mantentzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak ere.
  • Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko gune bat, non pertsona espezializatu batek erabiltzaile bakoitzarentzat egokiena den bizikleta motari eta tailari buruzko aholkuak ematen dituen, dauden moten arteko zalantzak argituz; hiriko bizikletak, errepidekoak, mendikoak, tolesgarriak, elektrikoak.
  • Txirrindularitza eta mugikortasun jasangarria sustatzen duten tokiko klub eta txirrindularientzat gordetako gunea.

Gune horiekin batera, praktiketarako eremu bat prestatuko da, bi pista dituena:

  • Hastapenerako pista bat, espezialistek gainbegiratua, 2 eta 10 urte bitarteko haurrak bizikletaren erabileran ohitu daitezen.
  • Txirrindularitzan hasita dauden 6-14 urteko haurrentzat egokitutako pump track pista.

Era berean, Frantziako Tourraren historiari eta Bizkaiko Tourraren historiari buruzko erakusketak izango dira ikusgai, Vicente Blancok 1910eko edizioan parte hartu zueneko garaira itzuliz.

HURRENGO DATAK

  • 2023 / 2 / 12 Durango
  • 2023 / 2 / 26 Basauri
  • 2023 / 3 / 12 Getxo
  • 2023 / 3 / 26 Bilbo
  • 2023 / 4 / 23 Barakaldo
  • 2023 / 5 / 7 Gernika
  • 2023 / 5 / 21 Markina
  • 2023 / 6 / 4 Ermua
  • 2023 / 6 / 18 Igorre

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA