JOERA BERRIAK KIROL JARDUERETAN

2025ko Apirilaren 28a

Javier de Maria: "Indarrak, itxura onak eta sare sozialek koktel perfektua osatzen dute gazteentzat"

Kirolak eta bereziki indarra lantzeko jarduerek gazteentzat oso erakargarriak diren osagaiak dituzte, adituen ustetan. Gainera, iritzi diote umetan kirola egiteko ohitura hartuz gero aukera handiagoa izaten dela heldutan horri eusteko.

Javier de Maria Bizkaiko Foru Aldundiko Jolas Kiroleko arduradunaren esanetan, gazteentzat oso erakargarriak diren osagaiak biltzen dituzte gimnasioek: estetika, indarra eta osasuna. Eta nahasketa horrek arrakasta itzela lortu du. Berretsi du kirola egiteko ohitura areagotu egin dela gazteen artean. Haren hitzetan,  itxura ona izatea eta osasuntsu egotea kezka nagusien artean azaltzen dira inkesta guztietan. Pandemia, gainera, mugarria izan zelakoan dago. Gaixorik ez egoteak izugarrizko garrantzia hartu zuen, eta kirola egiteak modua ematen zuen osasuntsu egoteko, adierazi du. Kontuan hartuta sare sozialetan ere etengabe azaltzen direla mezu horiek eta sareek izugarrizko eragina dutela gazteengan, ez da harritzekoa mezua hainbeste barneratu izana.

Albiste osoa www.berria.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA