Etorkizun handiko kirolariak prestakuntza-saioak

Bideoak

  1. Entrenamenduaren garrantzia eta onurak (1' 06'')

    Ezagutu prestakuntza fisikoaren eta entrenamenduaren onurak eta garrantzia.

  2. Entrenamendu eta atseden ohiturak (1' 43'')

    Deskubritu kirolari baten errendimendua hobetzeko ezinbestekoak diren 3 ohiturak.

  3. Zure indarra hobetzeko urrezko 3 arauak (2' 33'')

    Indar-entrenamendua; planifikatzeko eta hobetzeko urrezko 3 arauak

  4. Indar orokorra vs Indar espezifikoa (2' 15'')

    Indarra aplikatzen ikasteko funtsezko kontzeptuak erakutsiko dizkizugu.

  5. Errekuperazioa kirolean (1' 32'')

    Esfortzu baten ondoren zure muskulu sistema nola berreskuratzen den aztertzen dugu.

  6. Lehiaketa baterako nutrizio-kudeaketa (1' 12'')

    Lehiaketa baten aurretik, bitartean eta ondoren zure nutrizioa kudeatzen lagunduko dizugu

  7. PRO bat bezala lo egiteko estrategiak (45'')

    "PRO bat bezala lo egiteko estrategiak" - Loaren kalitatea hobetzeko eta benetan konpontzailea izateko aholkuak.

  8. Entrenamendu ikusezina (1' 20'')

    "Entrenamendu ikusezina" - Kirol jardueratik kanpo egiten dugunaren garrantzia eta errendimenduan duen eragina ulertzen dugu

  9. Kirolariaren errendimenduari eta osasunari aplikatutako genetika. (1' 23'')

    "Genetika Ekinean" - Kirolariek EMEN4SPORT test genetikoaren emaitzak erabil ditzaten tresna errazak eskaintzen ditugu, entrenamendua eta dieta planifikatzeko.

  10. Kirolariaren errendimenduari eta osasunari aplikatutako genetika. (1' 46'')

    "Kirol-genetika deszifratzen" - Genetikak errendimendu fisikoan eta osasun-baldintza jakin batzuetarako prestasunean nola eragiten duen aztertzen dugu.

  11. Joko garbia (1' 15'')

    Kirol etikaren garrantziaz eta dopinaren ondorioez sentsibilizatzea.

  12. Dopina detektatzen (1' 29'')

    Kirolean dopina prebenitzeko eta detektatzeko tresnak eta ezagutzak.

  13. Indarraren aplikazio praktikoa (2' 46'')

    Kirol-prestakuntzan indar-errutinak eraginkortasunez inplementatzeko gida praktikoa.

  14. Indarra eraikitzen (1' 01'')

    Indar-entrenamenduaren oinarrizko printzipioak eta errendimendurako duen garrantzia.

  15. Gehigarriak eta errendimendua (3' 35'')

    Nola aukeratu gehigarri seguruak eta eraginkorrak

  16. Gehigarri adimenduna (4' 11'')

    Gehigarriak eguneroko kirol errutinan integratzea eta bere erregulazioa. Kontuan hartu beharreko alderdiak

  17. Erresistentziaren oinarriak (2' 10'')

    Gaitasun aerobikoa hobetzeko erresistentziaren teoria eta printzipioei buruzko sarrera

  18. Erresistentzia-entrenamenduko estrategiak (3' 21'')

    Erresistentzia-entrenamenduaren programaziorako tip praktikoak

  19. Prebentzio aktiboa (2' 03'')

    Kirolean lesio arruntak saihesteko metodoak eta estrategiak.

  20. Sendatze optimoa (1' 35'')

    Entrenamendu edo lesio ondorengo errekuperazio eraginkor eta azkarrerako teknika eta alderdi garrantzitsuak.

  21. Elikatu zure errendimendua (1' 42'')

    Dieta orekatuaren oinarrizko kontzeptuak eta horrek errendimenduan duen eragina.

  22. Kirolarientzako Nutrizio Aurreratua (2' 4'')

    Kirol nutrizioa hobetzeko egunerokoan aplikatzeko aholkuak.

  23. Lesioen prebentzioa eta COREko entrenamendua (33' 07'')

    Lesio batean faktore aldagarriek eta ez-aldagarriek eragiten dute; hortaz, aldatu daitezkeenak jorratu behar ditugu. Bideo honetan ikasiko dugu zertan desberdintzen diren oinarriak, gaitasunak eta trebetasunak; errendimenduaren piramidea osatzen duten kontzeptuak dira eta zure indargunea hiru atal horietako zein den kontuan hartuta bost kirolari-mota sortu daitezke. Ildo beretik, lesioak prebenitzeari buruzko mito faltsuak eraitsiko ditugu eta ikasiko dugu zer den corea, nola probatzen den eta zein den lesioekiko nahiz errendimenduarekiko duen lotura.

  24. Indar-entrenamenduaren oinarriak II (39' 26")

    Bideo honetan ikasiko dugu errendimenduaren piramidea zerk osatzen duen. Goi- eta behe-atalaren indar-entrenamenduaren oinarriak errepasatuko ditugu, baita potentzia-blokeak ere, baloi medizinalaren jaurtiketak eta pliometria/jauziak kontuan hartuta. Trebetasun-entrenamenduan, esprint motak ikasiko ditugu; horiekin azelerazioa edo abiadura absolutua landu daiteke. Azkenik, entrenamendu-saio bat behar bezala nola egituratu behar den azalduko da.

  25. Errekuperazioa optimizatzeko estrategiak (39' 18'')

    Prestakuntza honekin, errekuperazio-estrategiak ezagutuko ditugu, eta sakonago ezagutuko ditugu krioterapia edo ur hotzean murgiltzea, bero edo sauna bidezko terapiak eta masaje terapeutikoa. Amaitzeko, errekuperazio tendentziei buruz hitz egingo dugu (pseudozientzia).

  • Kontsultatu etorkizun oparoko kirolarien inguruko datuak, merezimenduak eta parte hartu duten lehiaketak.

    Kirolarien zerrenda Joan

  • Kontsultatu araudia, onurak, merezimenduak eta zerbitzuak, kirolari maila bakoitzean

    Baliabide Gidara joan