Eskola Kirolaren finalak

Datorren maiatzaren 9an hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalen 43. edizioa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak eta Bizkaiko federazioek antolatuta.

Hiru asteburutan jarraian egingo da (maiatzak 9-10, 16-17 eta 23-24) Bizkaia osoan zehar.

Guztira 35 final jokatuko dira: atletismoa, boleibola, saskibaloia, eskubaloia, futbola, pilota, txikibox, heziki, herri kirolak, gimnasia erritmikoa, karatea, igeriketa, tenisa, arrauna, piraguismoa edo errugbia, besteak beste. Parte-hartzaileek beren kirol-trebetasunak eta -balioak erakutsi ahal izango dituzte, lehia eta bizikidetza osasuntsuan. Gainera, jarduera guztietan euskararen erabilera eta ingurumenarekiko errespetua sustatuko dira.

Arrigorriaga, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Iurreta, Mallabia, Ondarroa, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Zalla eta Zierbena udalerrien laguntza eskertzen dugu.

Finalak iragazi

Mapa

Informazio testuala