Kirolak

3K PROGRAMA

Hobetzea posible da!

BIZKAIKO Foru Aldundiak, Gipuzkoa eta Arabako Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUSKALIT-ekin batera, 3K PROGRAMA (Kudeaketa, Kirola eta Kalitatea) bultzatzen dugu, gure arloko kudeaketaren kalitatea hobetzeko: kirol arlorena.

2023. 3K PROGRAMAREN XVI. EDIZIOA

Programa hau Bizkaiko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzera zuzenduta dago.

Klub, federazio, enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte, kirol instalazio… guztiek parte hartu dezakete.

3 urteko iraupena du, nahiz eta beste formatu batzuk egon (galdetu). Urtean 40 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du programak.

Tailer ezberdinez osatua dago, batzuk presentzialak, beste batzuk on-line.

Erakunde bakoitzaren errealitatea aztertu eta praktikotasunean hobetzen lagunduko zaituztegu.

BAT ERE EZ. Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza osoa du.

Konpromezu eta esfortzu apur bat besterik ez.

  • Baliabideen optimizazioa (giza-baliabideak, ekonomikoak…).
  • Denbora aurreztu erakundearen kudeaketan.
  • Erakundea antolatu eta eguneratuko dugu.
  • Kudeaketa plan oso bat garatzen lagundutzea.
  • Diru-laguntza batzuetarako puntuagarria BFAn (galdetu).

Hemen

Epea: URTARRILAK 31 baino lehen.

2022. 3K PROGRAMAREN XV. EDIZIOA

Programa hau bizkaiko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzera zuzenduta dago.

Klub, federazio, enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte, kirol instalazio guztiek parte hartu dezakete.

3 urteko iraupena du, nahiz eta beste formatu batzuk egon (galdetu). Urtean 40 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du programak.

Tailer ezberdinez osatua dago (batzuk on-line, besteak presentzialak).

Erakunde bakoitzaren errealitatea aztertu eta praktikotasunean hobetzen lagunduko zaituztegu.

Konpromezu eta esfortzu apur bat besterik ez. DOAKOA DA!

  • Baliabideen optimizazioa (giza-baliabideak, ekonomikoak…)..
  • Denbora aurreztu erakundearen kudeaketan.
  • Erakundea antolatu eta eguneratuko dugu.
  • Kudeaketa plan oso bat garatzen lagunduko dizuegu.
  • Diru-laguntza batzuetarako puntuagarria BFAn (galdetu).

Hemen. URTARRILAK 31 baino lehen.

2021. 3K PROGRAMAREN XIV. EDIZIOA 3K PROGRAMA

Urriaren 28an, Club Deportivo Bilbaoren egoitzan, 3K Programaren XIV. edizioa: gaur egun teknologiek kirol munduan zer ekarpen egin dezakete ekitaldia izan da.

Ekitaldian 40 pertsona inguru izan ziren; besteak beste, Carlos Sergio Atsotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko aholkulari nagusia; Iñaki Iturrioz Rosell, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko burua, Ana Rosa López de Uralde Gómez, Arabako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria eta Fernando Sierra Hernández, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuko zuzendaria.

Ekitaldian Ritxar Ariño Club Deportivo Bilbaoko gerenteak parte hartu zuen, eta Club Deportivo Bilbaok sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera azaldu zigun. “Gaur egun teknologiek kirol munduan zer ekarpen egin dezakete”-n aztertzeko mahai-inguruan parte hartzeko aukera ere izan genuen. Bertan, La Merced Futbol Klubeko Jose Luis Tormok, Fit Learnigeko Guillermo Gredillak eta Kimet Sporteko Gari Fullaondok euren esperientziak kontatu zizkiguten.

Gainera, 3K programaren ziurtagiriak eman zitzaizkien programaren hiru urteak bete dituzten 12 kirol entitate eta enpresei. Hona hemen ziurtagiria jaso zuten erakundeak:

  • EUSKAL EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
  • KONPORTA KIROL ELKARTEA
  • ARRIGORRIAGAKO TENIS KLUBA
  • BERMEO FUTBOL TALDEA
  • IRRISBIZI BILBAO IRRISTAKETA ARTISTIKO KLUBA
  • DE BEGOÑA IKASTETXEA (JESUITAK)
  • DURANGOKO MASTERS KIROL KLUBA
  • ETXEBARRIKO BERDEZURIGORRI BIZKAIA ESKUBALOI KLUBA
  • GERTASPORT KIROL KLUBA
  • GETXO IGERIKETA BOLUE KIROL ELKARTEA
  • ITURRIONDO FUTSAL BILBAO
  • OLARRETA PILOTA ELKARTEA

3K Programa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek sustatu dute, eta 2006an sortu zenetik hona, 400 kirol-erakundek baino gehiagok hartu dute parte; besteak beste, kirol-kudeaketako enpresak, euskal eta lurraldeetako federazioak, kirol-klubak, udal-kirolak, IGEak eta eskola-klubak.

Irudien Galeria