Jarduera sailkatuak

Zer dira jarduera sailkatuak?

Ingurumen-baimen integratua edo ingurumen-baimen bakarra behar ez duten jarduera publiko edo pribatu guztiak, baldin eta:

  • Ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak edo arriskuak eragiten badizkiote.
  • Pertsonei eragozpenak eragiten badizkiote

Nola hasi jarduera sailkatu bat

Nola hasi jarduera sailkatu bat?

Jarduera sailkatu bat ireki, lekualdatu edo horren aldaketa esanguratsuak egin nahi badituzu, bi prozedura hauetako bat jarraitu behar duzu dagokion udalean:

  • Jarduera sailkatuaren lizentzia:

    • Eskatu ebazpen idatzi bat, jarduera garatzea bermatuko duena (horrek araudia betetzen duela bermatuta).
    • Araubide horren peko jarduerak Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen I.C eranskinean zehazten dira.
  • Jarduera sailkatuaren aurretiko jakinarazpena

    • Aurkeztu udalean dokumentu bat, jarduera hasteko prest dagoela adierazten duena.
    • Araubide horren peko jarduerak Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen I.D eranskinean zehazten dira.
    • Aldez aurreko jakinarazpena udalena baino ez da, eta ez dago Aldundiaren neurri babesle eta zuzentzaileen txostenaren mende.

Neurri babesle eta zuzentzaileen txostena

  • Zer da neurri babesle eta zuzentzaileen txostena? Erakutsi gutxiago

    Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera-lizentziaren erregimenean parte hartzen du "Neurri babesle eta zuzentzaileen txostena" egiten du, udalak eskatuta. Hau egiten du txosten horrek:

    • Jarduera ingurunearekin bateragarria izateko neurriak ezartzen ditu.
    • Nahitaezkoa eta loteslea da.
    • Udalak eskatzen duenetik 15 egun igaro baino lehen ematen da.
  • Udalek txosten hori Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatu behar die, izapidetze elektronikoaren bidez.

    • 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek eskatu egin behar dute.
    • 10.000 biztanle edo gehiagoko udalerriek eska dezakete, edo bestela, beraiek ezartzen dizkiote jarduerari neurri babesle eta zuzentzaile horiek.
    • Udalek udal-izapidearen espediente osoa bidali behar diote Foru Aldundiari, eta gehienez ere, hau jasoko du: sustatzaileak udalean egindako eskaera, proiektu teknikoa, osasun-txostena, udalaren txosten-teknikoa, alegazioak eta horien erantzuna (baleude), eta garrantzitsua den edozein dokumentu edo txosten.
    • Foru Aldundiari txostena egiteko eskatu dioten udalek izapidetze elektroniko bidez jakinarazi beharko diote lizentzia eman dutela, funtsezko aldaketak egin direla eta jarduerak behin betiko gelditu dela; jarduerak izan dituen beste gorabeherak ere: titulartasun-aldaketa, aldi baterako etetea eta abar.
    • Jardueraren sustatzaileak aldez aurretik kontsulta egiten badio udalari jardueraren baldintza tekniko eta administratiboei buruz, beti ere jarduera-lizentziaren administrazio-prozedura hasi baino lehen, udalek baldintza horiei buruzko kontsulta egin diezaiokete Foru Aldundiari.

    Jarduera sailkatuen neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena izapidetzeko laguntza.

  • Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.C eranskineko jarduerak eta instalazioak, baldin eta ingurumen-baimen bateratuaren araubidea (I.A eranskina) edo ingurumen-baimen bakarra (I.B eranskina) bete behar ez badute, jarduera sailkatuaren aldez aurreko jakinarazpenaren araubidea bete behar ez badute (I.D eranskina), ezta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ere (II.D eta II.E eranskinak).

    I.C eranskineko instalazio eta jardueren zerrenda.

    • 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen Administrazioarena.
    • 171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, etxebizitzetarako hiri-lurretan jartzekoak diren Ekintzapide Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuekin erabili beharreko Teknikazko Arauak.
  • Egokitzat jotako zalantzak edo iradokizunak helbide elektroniko honetara bidali daitezke:

    calidad.ambiental@bizkaia.eus

Esparru horretan izapiderik egin behar izatekotan, gogoan izan gure egoitza elektronikoaren bidez egin ditzakezula.

Joan egoitza elektronikora