Hondakinak

Hondakinen kudeaketa Bizkaian

Sarrera hondakinen kudeaketara

Bizkaiko Foru Aldundiak hiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko politikaren aldeko apustua egin du, hondakinik ez sortzeko printzipiotik abiatuta. Gainera, asmoa da sortutako hondakinetan dauden baliabideei ahalik eta probetxurik gehien ateratzea, bat eginda hondakinak kudeatzeko dauden aukeren erkidegoko hierarkiarekin. Hortaz, lehentasun hurrenkeraren arabera, garatu beharko dira prebentziorako ekintzak, berrerabiltzeko prestatzeko, birziklatzeko eta balioa emateko jarduerak bai eta, azkenik, ezabatzeko eragiketak egin ere.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeaketa sistema bat koordinatzen eta babesten du, udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan. Sistema horrek hondakinak sailkatzeko eta tratatzeko instalazio batzuk ditu, bai eta beste plangintza tresna batzuk ere, hondakinen sorrera murrizteko eta tratamendu estrategiak erkidegoko hierarkian ezarritako lehentasunetara egokitzeko.

Bizkaiko hondakinen arloko kudeaketarako eta lankidetzarako erakundeak

Ezagutu gehiago Bizkaiko hondakinen tratamenduari eta kudeaketari lotutako erakunde eta ekimenei buruz:

    • Garbiker

      Garbiker enpresa publikoa da, % 100 Aldundiaren eskumenekoa. Natura Ingurune eta Nekazaritza Sailari atxikira dago 1986an sortu zenetik. Enpresaren helburua da Bizkaian sortutako hiri hondakinen kudeaketa errotik aldatzea, ekimen pribatuen aurrean kudeaketa eta gardentasunaren bermea eskainiz.

    • Bizkaiko Zabor Berziklategia

      Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB) arduratzen da, 1999az geroztik, Bizkaian sortutako ontziak eta ontzien hondakinak bereizi eta sailkatzeaz. Izan ere, Bizkaia puntako lurraldea da ingurumenaren babesari eta kudeaketari dagokienez.

      BZBko banatzeko eta sailkatzeko instalazioetan, etxeetan eta negozioetan sortutako hondakinak behar bezala bereizten dira.

    • Berziklatu

      Ekimen aitzindaria da Europan. Horren baita, lehen aldiz biltzen dira sektore publikoa eta pribatua, helburu sozialak dituzten eta irabazi-asmorik ez duten erakundeen bitartez. Horrela eratu da tamaina handiko hondakinen kudeaketa integrala eta gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea helburu dituen proiektu komun hau.

    • Zabalgarbi

      Hondakinen tratamenduari irtenbide integrala eman nahi zaio, energia balioa emateko teknologia berritzaileak erabiliz.

    • Koopera

      Bizkaiko Foru Aldundiak, Koopera Sare Sozialarekin lankidetzan, ekimen anitzak bultzatzen ditu hainbat tresna eta produktu (arropa, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak) gaika biltzeko, berrerabiltzeko prestatzeko, birziklatzeko eta kontsumo iraunkorra bultzatzeko, bai eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratze aktiboa bultzatzeko ere.

Hondakinei eta Planifikazioari buruzko araudia

Kontsultatu plana osatzen duten dokumentuak

Historikoa

  • Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko II. Plan Integrala

    Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko II. Plan Integrala

  • Bizkaiko Hiri Hondakinak Prebenitzeko Plana (2010-2016)

    Bizkaiko Hiri Hondakinak Prebenitzeko Plana (2010-2016)

Hondakinen prebentzioa

Bizkaiko hondakinen behatokia

Bizkaiko Hondakinen Behatokia tresna bat da gure lurraldeko hiri hondakinen kudeaketari buruzko alderdi guztien etengabeko koordinazio eta jarraipena egiteko. Horiek sailkatu eta kuantifikatzen ditu datuak biltzeko sistema baten arabera.

Eta garbigunera eraman behar izanez gero?

Beste eduki batzuk

  • Dirulaguntzak mankomunitate eta udalentzako: hondakinen

    Joan

  • Hondakinen arloko heziketa

    Joan

  • Herritarren parte-hartzea

    Joan

  • Aire zabaleko ekitaldietan hondakinak kudeatzeko jardunbide onen gida

    Desgargatu gida