Ingurumen-ebaluazioa

Espedienteak bilatzea Ingurumen zuzendaritzan izapidetu diren

Izapidea hasi zen urtea

1 Aurkitutako espedientea

Urtea Izena Udalerria Araudia Kontsulten epe-amaiera
2024 MARURI-JATABEKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA MARURI-JATABE L10/2021
Arrunta
2024-06-19*
Espedienteen -9 - 0 1-tik tartea bistaratzen

Gaur egun nahasitako herri-administrazioei eta pertsona interesdunei kontsulta-fasean ez dago espedienterik.

* Espedienteak nahasitako herri-administrazioei eta interesdunei kontsulta-fasean, Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlana egin baino lehen. Zer da hau?

Informazio Orokorra

Ingurumen-ebaluazioa (IE) administrazio-prozedura da eta egiten nahiz onartzen ari diren bitartean plan, programa eta proiektu zehatzei aplikatzen zaie, ingurumenaren gainean ondorio esangarriak izan baditzakete.

Bere helburua planak eta programak egiten ari diren bitartean erabaki estrategikoak hartzeko orduan iraunkortasunaren irizpideak integratzea da. Halaber, proiektuak gauzatzean edo jarduerak garatzean sortzen diren ingurumen-inpaktuak prebenitu nahi dira.

Ingurumen-ebaluazioaren barruan herri-administrazioak onartutako plan eta programei aplikatzeko Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa (IEE) eta sustapen pribatu nahiz publikoko proiektuei aplikatzeko Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazioa (IIE) sartzen dira.

Ingurumen-ebaluazioa ingurumenari eta iraunkortasunari buruz alderdiak plan eta programetan integratzeko, baita ingurumenean nahiz osasunerako proiektuek izan dezaketen ondorioak balioztatzeko ere azterlanek eta txostenek osatzen dute.

  1. Planen eta programen Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa (IEE):
    • Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta

      Aplikazio-eremua 10/2021 Legearen II.A eranskinean eta 21/2013 Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoa da. Ingurumen-adierazpen estrategiko batekin amaitzen da.

    • Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua

      Aplikazio-eremua 10/2021 Legearen II.B eranskinean eta 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoa da. Ingurumen-txosten estrategiko batekin amaitzen da.

  2. Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE):
    • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta

      Aplikazio-eremua 10/2021 Legearen II.D eranskinean eta 21/2013 Legearen I. eranskinean ezarritakoa da. Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen batekin amaitzen da.

    • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

      Aplikazio-eremua 10/2021 Legearen II.E eranskinean eta 21/2013 Legearen II. eranskinean ezarritakoa da. Ingurumen-inpaktuari buruzko txosten batekin amaitzen da.

Legeak ingurumen-ebaluazioaren prozedura guztietan (bai planak eta programak, bai proiektuak ebaluatzean) jarduten duten hurrengo irudiak zehazten ditu:

  • Sustatzailea

    Edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko ala pribatu, ingurumen-ebaluazioari buruzko legeriaren aplikazio-eremuan aurrez ikusitako plan edo programaren bat egin nahi badu edo bere helburua IIEaren aplikazio-eremuan dagoen proiektu bat gauzatzea bada, alde batera utzita une horretan egin edo onartzeko une horretan aginpideduna den administrazioa.

  • Organo substantiboa

    Plana edo programa egin edo onartzeko ala proiektua baimentzeko aginpidea duen herri-administrazioaren organoa.

  • Ingurumen-organoa

    Ingurumen-ebaluazioari buruzko espedienteen analisi teknikoa egiten duen herri-administrazioko organoa. Halaber, aipatu organoak ingurumen-inpaktuari buruzko aitorpen estrategikoak eta ingurumen-txostenak formulatzen ditu.

EAEn eta Bizkaian

  • Plan eta programen IEEari buruz

    Plana onartzeko aginpidea Bizkaiko Foru Aldundiarena denean, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa edo Ingurumen Txosten Estrategikoa gauzatzeko eskumena ingurumen organoari, hau da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailari atxikitzen zaio.

    Hirigintza-plangintzari dagokionez, arestian eta indarreko lurzoruari buruzko legerian xedatutakoaren babesean, Iraunkortasun eta Natur Ingurunearen Foru Sailak du aginpidea plangintza sustatzen duen udalerriko biztanleak 7.000tik beherakoak badira.

  • Proiektuen IIEari buruz

    Proiektua onartzeko aginpidea Bizkaiko Foru Aldundiarena denean, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa edo Ingurumen Txosten Estrategikoa gauzatzeko eskumena ingurumen organoari, hau da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailari atxikitzen zaio.

  1. 1. Ingurumen-ebaluazioa egingo zaion plana edo proiektua sustatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, dela haren eskubideei edo bidezko interes indibidual edo kolektiboei eragin diezaiekeena, plana edo proiektua baimentzeko prozeduran hartzen den erabakiak eraginda.
  2. Irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko, betiere honako baldintza hauek betetzen baditu:
    • Estatutuetan egiaztatutako helburuen artean, ingurumena babestea, oro har, edo haren elementuren bat, bereziki, eta helburu horiek ingurumen-ebaluazioaren eraginpean egotea.
    • Gutxienez bi urte ematea legez eratuta eta inskribatuta, eta estatutuetan aurreikusitako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak modu aktiboan egiten aritzea.
    • Estatutuen arabera, bere jarduera garatzea ingurumen-ebaluazioa egin behar zaion plan edo proiektuak eragiten dion lurralde-eremuan.

Herritarrek eta administrazioek beren oharrak helarazi ahal izango dizkiote Ingurumen Zuzendaritzari, prozedura hauetakoren baten bidez:

  • Ahal dela, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Identifikaziorako eta sinadurarako onartutako bitartekoak webgune horretan jasotakoak dira.
  • Idazki edo inprimaki bat postaz bidaliz Ingurumen Zuzendaritzara, edo Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko erregistroan aurkeztuz (Errekalde zumarkalea 30 - 4. solairua, 48009 Bilbo).