PARTE-HARTZE EREDUA

Parte-hartzea modu askotan uler daiteke. Horregatik, garrantzitsua da erakunde publiko batek parte hartzeko eredu finko bat izatea, nolabaiteko “gizarte kontratua”, edo parte-hartzea sustatzeko edo bultzatzeko moduen konpromisoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako eredu propioa du. Parte-hartzea ulertzeko gure modua da. Hauek dira ereduaren elementu nagusiak:

Izena ematen baduzu, Bizkaiarentzat interesgarriak diren gaiei buruz parte hartu eta iritzia eman ahal izango duzu, galdera-sorten eta aurrez aurre eta online parte hartzeko foroen bidez.

Gainera, hiru hilean behin Newsletter bat jasoko duzu, parte-hartzeari eta gobernu irekiari buruzko informazioarekin

Parte hartu

  • Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen politikak, programak eta zerbitzuak hobetzea, gizartea zeregin publikoetan inplikatuz, hala, Bizkaiko garapen jasangarrian sakontzeko.

  • Lurraldeko herritarrei eta eragile garrantzitsuei zuzenduta dago, horiek, Bizkaiko politika publikoetan beren ezagutzen, irizpideen eta esperientzien aberastasun guztia gehitu nahi dutelarik.

  • Erakundearen eta erakundea ordezkatzen dutenen erantzukizuna kudeaketako oinarrizko printzipioa da.

  • 360º-ko parte-hartze baliabideak, pertsona guztiek leku guztietan eta edozein unetan parte-hartzea errazteko.

  • Gardentasuna eta kontu emateak parte-hartzeari lotutako printzipioak dira.

Partaidetza-eredua Gehiago jakin nahi dut