ARAUDI GARAPENAREN PARTAIDETZA-PROZESUAK

Herritarren eta gizartearen partaidetzarako lehentasunezko alorretako bat foru araubidea sortzearena da. Lehenik eta behin, araubide hori egiteko prozesuaren barneko derrigorrezko fasea delako. Eta, bigarrenik, Bizkaiko Foru Aldundian uste dugulako lurraldeko herritarren eta eragile garrantzitsuen iritzia eta proposamenak izatea bereziki beharrezkoa dela, ondorioz, gure foru araubidea sortzean, ikuspuntu guztiak kontuan hartzeko eta azken emaitza aberasteko.

Garrantzitsua da azpimarratzea urtero Bizkaiko Foru Aldundiak araubide plan bat sortzen duela, eta, bertan, foru araubideko ekintza guztiak eta araubideko ekimen guztiak jasotzen direla ekitaldian zehar onesteko. Horren guztiaren helburua da, hain zuzen ere, pertsona guztiek jakin ahal izatea zein den egingo den araubidea eta zeintzuk diren horretarako epeak, eta, hala, modu, horretan, araubidea sortzeko parte hartzeko eskubidea egikaritu ahal izatea. Gainera, araubide proiektu bakoitzean, parte hartzeko eskuragarri dauden baliabideei eta espazioei buruzko informazioa eskaintzen da.

Sartu

Irekitako partaidetza-prozesuen abisuak jasoko dituzu

Sartu