Gizatek Laguntza-produktuei buruzko informazioa eta haien eskuraketa

Zer da?

Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu bat da. Zerbitzu horrek:

  • Informazioa eta orientazioa ematen du laguntza-produktuei, etxeko irisgarritasunari eta ibilgailuaren egokitzapenari buruz.
  • Dirulaguntzak eskaintzen ditu laguntza-produktuak erosteko edo ibilgailuak edo etxea egokitzeko.

Zer egiten dugu gizatek-en?

Informazioa ematen dugu

Horrez gain, laguntza-produktuei buruzko aholkua ere ematen diogu interesa duen edozeini.

Erakusketa-gune bat daukagu, garabiak, ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, bainugeletarako egokitzapenak eta elikatzeko, janzteko eta abarretarako laguntza-produktuak ikusteko eta probatzeko.

Zer baldintza bete behar dira?

Ez dago aldez aurreko baldintzarik, unibertsala da.

ESKATU AURRETIKO HITZORDUA

Orientazioa ematen dugu

Zaintza eta autonomia pertsonala hobetzeko alderdi teknikoei buruzko orientazioa ematen dugu.

Gainera, Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) egiten dugu, pertsonaren beharrizan espezifikoetara egokitutako produktuak agintzen dituen dokumentua.

Txosten hau:

  • Ezinbestekoa da dirulaguntza eskatzeko (audifonoen kasuan izan ezik), baina ez du bermatzen dirulaguntza emango denik, gainerako baldintzak betetzen ez badira.
  • Urtebeterako balio du.

Nork jaso dezake orientazioa?

Eskaera egiteko unean mendekotasun-graduren bat edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta duten pertsonek.

Nola eskatzen da ETT?

Dirulaguntzak eskaintzen ditugu

Zertarako?

  • Diruz lagun daitezkeen laguntza-produktuak erosteko.
  • Etxeko irisgarritasuna hobetzeko.
  • Ibilgailua egokitzeko.

  • Eskaera egiteko unean mendekotasun-graduren bat edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta izatea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea, edo:
    • Europar Batasuneko atzerritarren kasuan: Europar Batasuneko atzerritarren erregistroan inskribatuta egotea.
    • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan: Espainiako estatuan legezko bizilekua izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, eta espedientearen izapideak irauten duen bitartean.
  • Eskaera egin aurretik produktuaren Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) izatea, audifonoen kasuan izan ezik.
  • Gainera, indarrean dagoen araudian jasotako gainerako baldintzak bete behar dira.

Nolakoa da prozesua?

Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoa (ETT) lortzea

Epeak

  • Eskaera aurkezteko: 2024ko urtarrilaren 4tik 2025eko abenduaren 30era.

Aurkezteko lekuak

Nola eskatzen da?

  • ETT jaso ondoren, eskaera-inprimakia bete behar da eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, produktuaren arabera (laguntza-produktuak, etxebizitzaren eta ibilgailuaren egokitzapena…).
  • Audifonoa erosiz gero, zuzenean eskatzen da dirulaguntza.

ESKATU DIRULAGUNTZA

Diruz lagundutako laguntza-produktuak erosteko edo etxebizitza edo ibilgailua egokitzeko epeak:

  • Eskaera egin baino 12 hilabete lehenagotik.
  • Diru-laguntza ematen duen foru-agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik 4 hilabetera arte.

Justifikazioa

  • Erositako produktuak Egokitasunari buruzko Txosten Teknikoan (ETT) agindutakoa izan behar du, eta dirulaguntzari buruzko foru-aginduan emandakoa.
  • Epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa dirulaguntza emateko foru-aginduan adierazten dira.
  • Dokumentazioa epean aurkezten ez bada, automatikoki ukatuko da dirulaguntza.

Oinarrizko domuntazioa

  • Diruz lagundutako laguntza-produktuen jatorrizko fakturak.
  • Banku-transferentzia, igorpen edo kreditu-/zordunketa-txartel bidez egindako ordainketaren egiaztagiria.
  • Finantzatu baduzu, kontratua eta kuoten ordainketaren frogagiria.
  • Ibilgailuetarako osagarrien eta egokitzapenen kasuan, egindako egokitzapena agerrarazten duen azterketa teknikoko txartela.
  • Produktuak beste erakunde batek diruz lagundu baditu, ebazpenaren fotokopia.

Ordainketa

Justifikazio-dokumentuak egiaztatu ondoren egingo da ordainketa.

Emandako zenbateko osoa justifikatzen ez bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doituko da.

Etxebizitza egokituz gero:

  • Sailak ikuskapen tekniko bat egingo du etxean, obrak aurkeztutako proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko.
  • Adostasun-txostenarekin dirulaguntza ordainduko da.

AURKEZTU JUSTIFIKAZIOA

Nolakoa da prozesua?

Laguntza-produktuak

Produktuen katalogoa

Deskargatu diruz lagun daitezkeen produktuen katalogoa PDF formatuan

PDF diruz lagun daitezkeen produktuen Katalogoa (950 KB)

Ohiko galderak

Zaintzapp

ZURI LAGUNTZEKO ETA ELKARREKIN KOMUNIKATZEKO APLIKAZIOA

ARGIBIDE GEHIAGO

Erabiltzailearentzako laguntza

944 066 000

Neguko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

Uztail eta abuztuko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era