2024ko Diru-laguntzen deialdia

Eskabideak aurkeztea:

Estatutuetan ezarritakoaren arabera, erakundearen gobernu-organoaren legezko ordezkariek egin behar dituzte diru-laguntza hauek jasotzeko eskabideak, edo, bestela, legez berariaz ahaldundu direnek.

Eskabideak aurkezteko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen inprimakia erabili beharko da.

Diru-laguntzetarako eskabideak honako leku hauetan aurkez daitezke: Egoitza elektronikoan (Ikusi "egoitza elektronikoan erregistratzeko eskuliburua"),Gizarte Ekintza Sailaren Erregistroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Nagusian, Aldundiko sailen erregistro nagusietan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetako edozeinetan.

Aurkezteko modua:

Egoitza elektronikoan:

Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria izatea ezinbestekoa da.

Lehendabizi programa informatikoa deskargatu beharko da, eskabidea bete, fitxategia sortu eta beharrezko dokumentazio guztia formatu digitalean erantsi ahal izateko.

Egoitza elektronikora sartzeko bidea.

Erregistroan:

2024ko diru-laguntzarako eskabidea, sinatuta eta zigilatuta, eta datuen kontsulta eta egiaztapena onartuta; onartzen ez badu, dokumentazioa entregatu beharko da.

Informatikazko aplikazioan fitxategia sortu baduzu, posta elektronikoaren bidez bidali dezakezu hurrengo postakutxatilara: subvenciones.mayores@bizkaia.eus

Aurkezteko epea

2024ko urtarrilaren 16tik martxoaren 22ra arte (egun biak barne).

Aurretiazko hitzordua eskatzeko eta diru-laguntzei buruzko dekretuen edukiarekin lotutako zalantzak ebazteko:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, honako telefono-zenbaki honetan: 94 406 6000

Posta elektroniko bidez:

Subvenciones.mayores@bizkaia.eus

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader