Adinekoen erakundeentzako 2023ko dirulaguntzen justifikazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen esparruan eta Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, 2022erako dirulaguntzen deialdi publikoa abiarazi zuen, 2022eko abenduaren 20ko 156/2022 Foru Dekretuan definitutako ekintzak egiteko. Dirulaguntza horien erakunde onuradunek 2024ko maiatzaren 31ra arte dute epea justifikatzeko egin dituztela diruz lagundutako ekintzak, aipatutako dekretuaren 12. artikuluan adierazten den bezala.

Justifikazioak aurkeztea:

Justifikazioak aurkezteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan 2024eko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratuko den eredu normalizatua erabiliko da.

Egoitza elektronikoan (Gidaliburu hau erabiliz), Erregistro Orokorrean edo Aldundiko sailetako gainerako erregistro orokorretan aurkeztuko dira justifikazioak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako lekuetarikoren batean.

Justifikazio-inprimakiarekin batera fakturen fotokopiak aurkeztu beharko dira; era berean, 2023. urtean zentroak egindako jardueraren memoria bidali behar da, bai eta beste erakunde batzuek jasotako diru-laguntzen zenbatekoak eta horiei emandako erabilera ere.

  • Aurkezteko epea: 2024eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.
  • Aurretiazko hitzordua eskatzeko eta diru-laguntzei buruzko dekretuen edukiarekin lotutako zalantzak ebazteko:
    • Astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 14:00tara, honako telefono-zenbaki hauetan:
94 608 29 51
94 406 62 82
94 608 29 53
94 406 73 01
94 406 63 18

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader