NBBEF

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

1988tik gaur egunera arte NBBEFk merkatuen eta nekazaritza-prezioen politika bateratuaren ondoriozko gastuen finantzaketan eta nekazaritzaren prezioetan lagundu du. Merkatuei laguntzeko landa eremuak garatzeko ekintzetan lagundu du, eta bestelako nekazal neurrietan; neurri jakin batean albaitaritza gastuak, Nekazal Politika Bateratuari buruzko informazio ekintzetan eta bestelako nekazal eremuak garatzeko gastuak.

NBBEFk lagundutako Landa Garapenerako Plan Jasangarriak denboran zehaztu du, bestelakoez gain, jardun lerro hauetan laguntzea:

  • Nekazari gazteak ezartzea.
  • Nekazaritza ustiategiak zaharberritzea.
  • Basoetarako laguntzak.
  • Nekazaritza-egituren eraginkortasuna hobetzea.
  • Abelazkuntza-saneamendu kanpainiak.
  • Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak.
  • Bruzelosia eta tuberkulosia bezalako gaixotasunen kalte-ordainei dagozkien diru laguntzak.
  • Basoen balio ekonomikoa areagotzea.
  • Nekazaritza eta basozaintzako azpiegiturak.
  • Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak.
  • Basoen berreskuratzea eta prebentzioa.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Nekazaritza Bermeko Espainiako Funtseko (NBBEF) partaide denez gero, urtero, dagokion zenbatekoa jasotzen du.