Proiektuen historikoa

Aurkezpen honen bidez Lurralde Historiko honetako pertsona guztiok identifika ditzakegun eta gure bizi-kalitatearen hobekuntzan eta Bizkaiaren garapen iraunkorrean laguntzen ari diren funtsa europarren finantzakidetasuneko proiektuen berrikuspena egiten da.

Zerrenda 1988. urtean hasi eta gaur egungo 2014-2020 programazio aldian amaitzen da. Aldi horretan Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuak aurkezteagatik 350 milioi euro baino gehiago lortu ditu.