Bizkaia Sortzailea

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu sortzaile bat egitea, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
  • Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko.
  • Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Bideragarritasun, merkatu-azterlanak, marketin-azterlana eta txosten teknikoak.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
  • Abian jartzeko gastuak.
  • Proiekturako jarritako langileen barruko gastuak. Aurkezteko epea bukatzen denean kontratatuta egon behar dira.

Gainera, enpresa berrien kasuan, hau da, EJZko altaren lehenengo data 2022/01/01 gerokoa dutenak, lagungarriak dira:

  • Enpresa berria sortzeagatiko prima.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.
  • Negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.

Gastuak 2023/01/01aren eta 2025/12/31ren bitartean egin beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dira.

NORENTZAT?

  • Jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren, produktuen eta zerbitzuen diseinu industrialaren sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
  • BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko sektore-elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.

ESKABIDEAK

2024ko apirilaren 29ko 8:30etatik 2024ko maiatzaren 31ko 13:30era arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk:

BIZKAIA SORTZAILEA PROGRAMA 2023

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna:

2025eko urtarrilaren 31.

Beste dokumentu batzuk:

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.