Bizkaia Sortzailea

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Dibertsifikazio-proiektu sortzaileak edo berritzaileak garatzea, enpresaren egungo jardueratik argi eta garbi bereizitako produktu edo zerbitzu berriak garatzera bideratuak.
  • Lehiakortasuna hobetzeko proiektuak, prozesu, produktu edo zerbitzuetan berrikuntzak eginez, negozioa estandarizatzeko, eskalatzeko edo merkatu berrietara sartzeko.
  • Integrazio-, bategite- edo eskuratze-prozesuetarako bideragarritasun-azterlanak, neurri handiagoko enpresa-egiturak sortzera bideratuak eta negozio-ereduan eragin berritzailea dutenak.
  • Elkartutako enpresen gaitasun profesionalak, fakturaziokoak eta/edo enplegukoak areagotzea ahalbidetuko duten proiektuak garatzea, elkarteen, elkargo profesionalen eta klusterren kasuan.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Bideragarritasun, merkatu-azterlanak, marketin-azterlanak eta txosten teknikoak.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
  • Abian jartzeko gastuak.
  • Lantaldea prestatzea proiektuarekin lotutako gaitasun berrietan.
  • Proiekturako jarritako langileen barruko gastuak. 

Gainera, enpresa berrien kasuan, hau da, EJZko altaren lehenengo data 2024/01/01 gerokoa dutenak, lagungarriak dira:

  • Enpresa berria sortzeagatiko prima.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.
  • Negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.

Gastuak 2025/01/01aren eta 2027/12/31ren bitartean egin beharko dira, eta 2028ko urtarrilaren 31n benetan ordaindutak egon beharko dira.

NORENTZAT?

  • Jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren, produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren, diseinu grafikoaren eta musikaren arloetan garatzen duten sormen-enpresak.
  • Aurreko sormen-sektoreen ordezkari diren irabazi asmorik gabeko elkarte, elkargo profesional eta klusterrak, baldin eta enpresa eta/edo profesionalak biltzen badituzte, eta horien jarduera nagusia ekitaldiak, kongresuak, azokak, lehiaketak edo antzekoak antolatzeaz bestelako zerbitzuak ematea bada.

ESKABIDEAK

2026ko apirilaren 15eko 8:30etatik 2026ko maiatzaren 15eko 13:30era arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk:

BIZKAIA SORTZAILEA PROGRAMA 2025

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna:

2026ko urtarrilaren 31.

Beste dokumentu batzuk:

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.